Hik Hasi pedagogia-aldizkariak HUHEZI goraipatu du, irakasleak formatzen egindako lanagatik

2009/09/28

Irailaren 25ean Hik Hasi pedagogia-aldizkariak Hik Hasiren Goraipamenak jakinarazi zituen. Hezkuntza alorreko hainbat erakunde goraipatu zituen Hik Hasi aldizkariak, tartean HUHEZI, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Honen kasuan, Hik Hasik goraipatu zuen HUHEZIk irakasleak formatzen egin duen lanagatik, bi arlotan bereziki: euskara eta berrikuntza. Hori zela-eta, Mariam Bilbatuak margolan bat jaso zuen, Txitxi Orbegozo artistarena.

HUHEZIz gain, Hik Hasi aldizkariak hezkuntza alorreko beste erakunde hauek goraipatu zituen: eskola txikiak, Seaska eta Karitatearen alabak.

Hik Hasiren goraipamenak

Goraipamenak Martin Berasategiren jatetxean egin ziren, Lasarte-Orian, eta bertan elkartu ziren hezkuntza eragile asko eta administrazioetako ordezkariak, besteak beste, Frantziako Hezkuntza Ministeriokoak, Eusko Jaurlaritzakoak eta Nafarroako Gobernukoak.