Albisteak

Abenduaren 14an, "Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko gakoak, Hik Hasi-ren proposamena" izeneko mahai-ingurua egingo dute Eskoriatzako campusean

2017/12/05

Abenduaren 14an, ostegunarekin, hezkuntza hobetzeko gakoen gaineko mahai-ingurua antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.  Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko gakoak, Hik Hasi-ren proposamena izenpean, bildutako adituek eztabaidatuko dute Hik Hasi aldizkarikoek, urtebetez, hezkuntza arloko eragile desberdinekin batera sortutako proposamen-txostena. Ekitaldia hasiko da 17:00etan, eta egingo da Eskoriatzako campuseko N.0.9 aretoan. Sarrera libreko mahai-ingurua da baina, interesatuek aldiz aurretik izena eman beharko dute interneten.

Mahai-ingurua

  • Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko gakoak, Hik Hasi-ren proposamen berria.

Partaideak

  • Xabier Sarasua (Hik Hasi aldizkaria).
  • Nora Salbotx (NUP).
  • Lore Erriondo (EHU).
  • Ane Ablanedo (UPPA Baiona).
  • Nerea Alzola (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Mondragon Unibertsitatea).
  • Bideratzailea: Mikel Garcia Idiakez (Argia Astekaria)

Izen-emate orria

  • Izena emateko bete hurrengo formularioa: izen-emate orria. Abenduaren 12ra arte egongo da aukera mahai-inguruan apuntatzeko. 

Informazio gehiago

Abenduaren 14ko mahai-ingurua antolatu dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterreko irakasle taldeak. Antolatzaileek nahi dute gaiaren gaineko ikuspegi desberdinetako ekarpenak bildu eta aberastu ikasleen ikaste prozesuak; horretarako, egoki ikusi dute Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko proposatutako gakoak ikasleekin batera partekatzea eta lantzea.

Ekitaldia antolatzerako orduan, kontua hartu dute Euskal Herriko eremu desberdinetako unibertsitateko kideei ematea hitza. Izan ere, bilkuraren helburua da, Euskal Herriaren hezkuntza hobetzeko erronkak ikuspegi orokor batetik lantzea eta Euskal Herri osoko unibertsitateko irakasle eta ikertzaileekin batera proposamenen gainean hausnarketa egitea.

Abenduaren 14an, "Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko gakoak, Hik Hasi-ren proposamena" izeneko mahai-ingurua egingo dute Eskoriatzako campusean

Hik Hasi-k egindako txostena eztabaidatuko dute Eskoriatzako campusean.