Albisteak

'Berrikuntza' hezkuntzari buruzko jardunaldiaren 3. edizioa maiatzaren 13an

2016/05/09

Maiatzaren 13an, ostiralez, 'Berrikuntza' jardunaldiaren 3. edizioa egingo du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzan. Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak lelopean, eta, goiz osoan zehar, hezkuntza arloko profesionalek aukera izango dute esperientziak partekatzeko eta adituen hitzak partekatzeko.

Jardunaldia hasiko da 09:00etan, Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoaren aurkezpenarekin. Ondoren, Eskoriatzako campusera hurbildutakoak bi taldetan banatuko dira: alde batetik, interes berezia dutenak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta, beste aldetik, Lanbide Heziketan eta unibertsitatean ematen ari diren esperientziak bertatik bertara ezagutu nahi dituztenak. Geroago, taldeak berriro batu, landutako ondorioak partekatu eta Angel I. Pérez Malagako Unibertsitateko ikertzailearen hitzaldia entzungo dute. Jardunaldia bukatuko da 14:00etan itxiera saioaren ondoren.

Jardunaldia irekia da baina, parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da. Bi modu daude horretareko:

  • Telefonez deituta: 943 71 41 57.
  • E-maila idatzita: harrera.huhezi@mondragon.edu

Aurtengoa izango da jardunaldi honen hirugarren edizioa. 

Egitaraua

09:00-09:30 Inskripzioa eta dokumentazioaren banaketa.
09:30-10.00  Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoaren agurra eta jardunaldiaren aurkezpena.
10:00-12:15 Ikastetxeetako eskola-esperientziak:

Esperientzien aurkezpenak (10:00-11:15)

A taldea: Haur Hezkuntzako (Elorrioko Txintxirri Ikastola) eta Derrigorrezko Hezkuntzako esperientziak (Lehen Hezkuntzako, Arrankudiaga Eskola LHI eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irungo Hirubide Institutua).
B taldea: Lanbide Heziketako esperientzia (Tknika) eta unibertsitate mailakoa (MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko komunikazioko gradua).

Esperientzien gaineko solasaldia taldeen baitan (11:15-12:15): esperientzia horien eraldaketa-gakoak elkarrekin identifikatu nahian.

12:15-12:30 Bateratze saioa (plenarioa): taldeetako ondorioak partekatuz.  
12:30-13:45 Hitzaldi nagusia: Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak sortu eta garatzeko gakoak. Anjel I. Pérez Gómez (Malagako Unibertsitatea).
13:45-14:00 Itxiera saioa.

Eguneraketa (2016-05-13): Jardunaldiko argazki galeria.

 

'Berrikuntza' hezkuntzari buruzko jardunaldiaren 3. edizioa maiatzaren 13an

Jardunaldiaren 3. edizioa izango da aurtengoa.