Albisteak

Jardunaldia Hezkuntza berrikuntzaren inguruan

2012/05/22

Jardunaldiak goiz osoa iraungo du, eta bertan hitzaldiak eta mahai inguru bateratuak egongo dira, eta baita bi ibilbide aukeran: “Berrikuntza metodologikoa” eta “Eleaniztasuna eta irakasleen formazioa hizkuntzen didaktikan”.

Jardunaldia zuzenduta dago, besteak beste, eskoletako irakasleei, orientatzaileei, zuzendariei eta berritze guneetako teknikariei . Matrikula doakoa izango da. Hori bai, izena eman beharko da maiatzaren 28a baino lehenago, hurrengo helbidean: harrera.huhezi@mondragon.edu Izena ematerakoan, zehaztu behar da zein den aukeratutako ibilbidea.

Egitaraua

08:45 Harrera: Dokumentazio banaketa.
09:00 Ongi etorria: Nekane Arratibel, Huheziko dekanoa.
09:15 Hitzaldia: “Hezkuntzaren Hobekuntza: ildoak, estrategiak. Eragileen zereginak”.  Agurtzane Martinez (Huhezi).
10:00 Kafea.
10:30 Esperientziak eta eztabaida, bi ibilbide aukeran:

  • A ibilbidea: Berrikuntza Metodologikoa (Tokia: Areto Nagusia N.0.2)
    • “Ikaskide taldeak. Berrikuntza baten ezarpenean izandako esperientzia”. Joseba Bilbao (Bihotz Gaztea ikastola, Santurtzi).
    • “Haurraren seinaleak hobekuntzaren abiapuntu”.  Alex Barandiaran (Huhezi).
    • “Etorkizuneko erronkei erantzuten ikastea. Irakasletzako ikasketen ikuspegi aldaketa”. Mariam Bilbatua (Huhezi). Eztabaida.
  • B ibilbidea: Eleaniztasuna eta irakasleen formazioa hizkuntzen didaktikan (Tokia: N.0.9 Aretoa)
    • “Hezkuntza berrikuntzarako elkarlana: Teoria eta praktikaren uztarketa ikastolen “Eleanitz” egitasmoan”.  Itziar Elorza (Ikastolen Elkartea).
    • “Eskola eta unibertsitatearen arteko elkarlana: Luis Ezeiza Herri Ikastetxean izandako esperientzia”. Begoña Pedrosa eta Pili Sagasta (Huhezi).
    • “Irakaslearen autokonfrontazioa hizkuntzaren didaktika berritzeko tresna gisa. Esperientzia bat Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan”. Matilde Sainz (Huhezi), Arantza Ozaeta (Huhezi) eta  Joxan Elola (Salbatore Mitxelena Ikastola, Zarautz). Eztabaida.

12:30 Mahai-ingurua: “Nola erantzun eskolaren erronkei:  Eskola eta Unibertsitatearen arteko elkarlana”. Lourdes Etxebarria (Aretxabaletako Kurtzebarri Eskola),  Joseba Bilbao (Bihotz Gaztea Ikastola, Santurtzi), Paloma  Gabirondo (Salbatore Mitxelena, Zarautz),  MKarmen Garrido (San Martin eskola, Aramaio), Mariam Bilbatua (Huhezi) eta Arantza Ozaeta (Huhezi). Moderatzailea: Ainara Artetxe (Huhezi).

Jardunaldia Hezkuntza berrikuntzaren inguruan