Hasi dira barne txapelketak HUHEZIn, hiru kiroletan

2009/11/16

Urtero bezala, azaroan hasi eta abendu amaiera arte, aurten ere jokatzen ari dira barne txapelketak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, hiru kiroletan: areto futbola, frontenisa eta 3x3 saskibaloia. Bertan neskak eta mutilak ari dira parte hartzen.

Partaide kopuruari dagokionez, areto futbolak izan du arrakasta handien: mutiletan zazpi talde aurkeztu dira berau jokatzeko, eta neskatan, lau. Frontenisean emakumeak izan dira nagusi; 3x3 saskibaloian, berriz, alderantziz izan da. Beste zenbait ikasle, bestalde, HUHEZItik Arrasatera joan dira, Goi Eskola Politeknikora, bertan eskupilotan eta palan jokatzera.

Irabazleek aukera izango dute saria jaso eta parte hartzeko Mondragon Unibertsitateko barne txapelketan. Berau otsailean jokatuko da, eta bertan parte hartuko dute hiru fakultateetako ikasleek: Goi Eskola Politeknikoa, Enpresa Zientzien Fakultatea eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.