Hamalau ikasle etorri dira Erasmus programan 2009-2010 ikasturterako

2009/09/08

Hamalau ikasle etorri dira aurten, Erasmus programaren hirugarren aldian, iaz baino bederatzi gehiago. Horietatik, hamar ikaslek Irakasle ikasketak egingo dituzte, eta lauk Ikus-entzunezko komunikazioa. Hauek dira:

  • Morten Mortensen. VIA University College, Silkeborg, Danimarka. Irakasletza.

  • Corine Jansen. Rotterdam University College, Herbehereak. Irakasletza.

  • Dexter Hauwert. The Hague University, Herbehereak. Irakasletza.

  • Nathalie Van der Most. The Hague University, Herbehereak. Irakasletza.

  • Tiina Karvonen. University of Oulu, Finlandia. Irakasletza.

  • Feryal Gadaan. Linkoping University, Suedia. Irakasletza.
  • Evelien Schroyen. KHLim University College, Belgika. Irakasletza.
  • Valérie Desautez. KHLim University College, Belgika. Irakasletza.
  • Sanne Vanmechelen. KHLim University College, Belgika. Irakasletza.
  • Jorge Andreo-Juez. KHLim University College, Belgika. Irakasletza.
  • Nike Reynders. XIOS University College, Belgika. Komunikazioa.
  • Sanne Jehoul. XIOS University College, Belgika. Komunikazioa.
  • Koen Louage. XIOS University College, Belgika. Komunikazioa.
  • Michael Peters. XIOS University College, Belgika. Komunikazioa.

Irailaren 7an, astelehena, harrera egin zitzaien HUHEZI fakultatean. Goizean azaldu zitzaizkien beren ikastaldiaren nondik norakoak, erakutsi zitzaien fakultatea, eman zitzaien nortasun elektronikoa posta-eta erabiltzeko, eta azaldu zitzaien praktikak zelakoak izango dituzten.

Irailaren 9an bidaia bat antolatuko zaie, bisita ditzaten Leintz bailarako zenbait leku erakargarri: Udala, Garagartza, Barajuen, Urkulu eta Apotzaga.

Ikasle hauek Gabonak arte izango dira HUHEZIn. Aldi horretan, zenbaitetan gure ikasleekin batera ikasiko dute, eta beste batzuetan, programa berezia izango dute. Praktikak, berriz, batzuek bailarako ikastetxeetan egingo dituzte, eta besteek, komunikaziokoek, EITBn, Bilbon.