Albisteak

Fakultateak gida bat sortu du, unibertsitateko lanak egiteko

2012/02/09

Gidak bi atal nagusi ditu. Lehenengoak zehazten ditu zein atal izan behar dituen lan akademiko batek, kontuan hartuta lan hauen helburua izaten dela gai batean sakontzea, zorroztasunez eta hurbilpen zientifiko batekin. Bigarren atalak zehazten du zelan txertatu besteen ideiak testu zientifiko batean eta zelan egin erreferentzia bibliografikoak.

Gida hau egin da APA (American Psychological Association) elkartearen arauetan oinarrituta. Berau kontsultatu edo inprimatu nahi duenak, sarean aurkituko du, Unibertsitateko lanak egiteko gida izeneko loturan.

Fakultateak gida bat sortu du, unibertsitateko lanak egiteko