Albisteak
Euspot, euskarazko spot lehiaketaren 1. edizioa
2012/05/04
Guztira bederatzi iragarki jaso dira Euspot lehiaketan, denak ere ikusgai antolatzaileen webgunean. Maiatzaren 8an hiru sari handi banatuko dira:
- Spot onenaren egileak 1.800 euroko jasoko ditu.
- MUko ikasleek egindako spot onenak 800 euroko saria izango du
- Publikoaren saria jasotzen duenak, berriz,: 500 euro irabaziko ditu.
Egitaraua
Arkupe aretora doazenek egitarau hau izango dute, sariak banatu bitartean:
- Alex Arantzabalek (EITB) publizitatearen gaineko hitzaldia eskainiko du.
- Lehiaketan parte hartu duten iragarkien erakustaldia egingo da.
- Kepa Errasti aktoreak saioa eskainiko du.
- Ekitaldiaren ondoren luntxa izango da bertaratutako guztientzat.
Sariak
Horrela banatu dira lehen edizioko sariak:
- Spot onena: "Merkataritzaren erabilera da balioa", Iñaki Lasarena.
- MUko ikasleek egindako spot onena: "Bai jolasten eta bai erosten, euskaraz nahiago", Pototan hitza taldeak egina.
- Publikoaren saria: "Erosi euskaraz, bizi euskaraz, egin euskara", Kapikua taldeak sortua.
