Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak, Huheziren zuzendaritzapean

2009/05/25

2007a ezkero, Soziolinguistika Klusterra hasi zen argitaratzen Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak, argitalpen bilduma bat helburua duena ezagutaraztea euskara planekin abiatu diren erakundeen esperientzia.

Dagoeneko lau ale plazaratu dira, urtean bi, eta Huhezi ari da proiektua zuzentzen, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.

Argitaratutako koadernoak

Lehen urtean bi koaderno egin ziren, bi enpresa eredugarriren berri emateko:

 

2008an, berriz, beste bi erakunde, oso bestelakoak, hautatu ziren:

Helburuak

Proiektuaren egiteko nagusia da euskara planekin abiatu diren erakundeen esperientzia eta ezagutza bildu eta zabaltzea. Euskararen normalizazioan baliagarriak diren ikuspegi eta praktikak hedatu nahi dira enpresa, hezkuntza eta administrazio arloan. Horretarako, erakunde eredugarriak aukeratu, beraiek lortutako arrakastaren gakoak

aztertu eta horien berri emateko koaderno itxurako argitalpen horiek idazten ditu Soziolinguistika Klusterrak. Kasuek, azken batean, ikasketa bultzatu nahi dute, esperientzia eta hausnarketaren bidez.

Lantaldea

Aldiro lantzen den kasuko erakundearen ezinbesteko lankidetzaz gain, ondoko lantaldeak darama proiektuaren ardura:

  • Zuzendaria: Karmele Perez (HUHEZI)
  • Idazlea: Zihara Aranbarri (HUHEZI)
  • Koordinatzailea: Oihana Lujanbio (Soziolinguistika Klusterra)
  • Aholkularia: Javier Zarrabeitia (Innobasque)