Euskararen asteak pailazo baten aburuak eta euskarazko Wikipedia ekarriko ditu fakultatera

2009/11/26

Abenduaren 3an Euskararen eguna dela-eta, datorren asterako Euskararen astea antolatu du Mondragon Unibertsitateko Euskara batzordeak. Hiru fakultateetan hitzaldi-sorta bat eskainiko da, astelehenean hasi eta ostegunean bukatu. Hitzaldi guztiek gaur egungo gaiak jorratuko dituzte eta, aldi berean, euskararekin lotutakoak. HUHEZIn, adibidez, bi hitzaldi egingo dira justu Euskararen egunean: batean pailazo euskaldun baten kontuak azalduko dira eta bestean euskarazko Wikipediaren bilakaera. Horrekin batera, neurtu egingo da zenbateraino erabiltzen den euskara fakultatean, eskola orduetatik kanpo eta eskola orduetan.

Gainerako fakultateetan ere, Euskararen egunean hainbat ekitaldi ludiko egingo dira: Olinpiadak, jokoak, bertso bazkaria…

Egitaraua

Hona hemen aste osoko egitaraua, unibertsitateari dagokionez:

Azaroaren 30a, astelehena
12:15 Hasi eta bizi. Garaion naturArtea elkartea. Enpresa Zientzien Fakultatea, Bidasoan.
16:30 .eus domeinua: euskara eta euskal kultura interneten. Iratxe Esnaola, Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Eskola Politeknikoa, Arrasaten.

Abenduaren 1a, asteartea
09:00 Hasi eta bizi. Garaion naturArtea elkartea. Enpresa Zientzien Fakultatea, Oñatin.
15:00 Euskal coaching. Koikili Lertxundi, Athletic Clubeko jokalaria eta Itzarri aholkularitzako zuzendaria. Eskola Politeknikoa, Arrasaten.

Abenduaren 2a, asteazkena
09:30 Euskal Wikipediaz: sorrera eta gaur egungo egoera. Mikel Iturbe, Euskal Wikipediako kudeatzailea eta Eskola Politeknikoko ikaslea. Eskola Politeknikoa, Arrasaten.
16:15 Euskara eta sare sozialak. Luistxo Fernandez, Codesyntax. Enpresa Zientzien Fakultatea, Oñatin.

Abenduaren 3a, osteguna
11:00 Pailazo euskalduna, irakasle euskaltzalea. Jose Mari Agirretxe, Porrotx. HUHEZI, Eskoriatzan.
13:30 Euskal Wikipediaz: sorrera eta gaur egungo egoera. Mikel Iturbe, Euskal Wikipediako kudeatzailea eta Eskola Politeknikoko ikaslea. HUHEZI, Eskoriatzan.