Albisteak

Dena prest irailaren 24tik 27ra fakultateak antolatuko duen "European Teacher Education Network 2015"-erako

2015/09/14

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak dena du prest irailaren 24tik 27ra egingo den European Teacher Education Network 2015 (ETEN) topaketarako. Jardunaldi horietan mundu osotik etorritako 50 hezkuntza fakultatetako ordezkariek, landuko dituzte, besteak beste, ikasleen mugikortasuna eta unibertsitateen arteko lankidetza ildo berriak. Partaideak etorriko dira Europa, Amerikako Estatu Batuak eta Asiatik. 

Lau egunean zehar, ikasleen mugikortasunaren bueltan, bildutako ordezkariek hainbat lan bilera eta workshop egingo dute. Izan ere, fakultateen arteko ikasleen joan-etorria indartzea da iraileko topaketa honen helburu nagusia. Gainera, topaketa baliatuko da partaideen arteko harreman pertsonalak lantzeko; bilkurak, nola ez, aisialdiarako uneak ere eskainiko ditu. Lan saio horiek guztiak egingo dira Arrasaten, Eskoritzan eta Donostian.

ETEN (European Teacher Education Network) 1988an sortu zen. Batez ere, Europako hezkuntza fakultateak dira sarearen kide, guztira, 21 herrialdetako 60 erakunde. MONDRAGON UNBERTSITATEAk 2006tik hartzen du parte sarean. Erakundeak bi helburu nagusi ditu: nazioarteko mugikortasuna sustatzea eta ezagutza elkartrukatzeko foroak antolatzea.

Informazio gehiago:

Dena prest irailaren 24tik 27ra fakultateak antolatuko duen "European Teacher Education Network 2015"-erako

Hezkuntza arloko ikerlariak Aretxabaletako campusean.