Albisteak

Erasmus ikasleek agur-afari bat antolatu zuten beren herrietara itzuli aurretik

2008/12/23

Erasmus programako ikasleak itzuli dira dagoeneko beren herrialdeetara, HUHEZIn ikastaro bat eginda, lau hilabetekoa, baina joan aurretik antolatu zuten agur-afari bat, esker onez. Guztira bost ikasle izan dira, hiru Irakasle ikasketak egiten, eta bi Ikus-entzunezko Komunikazioa.

Euretariko inork ez zekien ez euskararik, ez eta gaztelaniarik ere. Horregatik, ingelesa izan dute komunikazio hizkuntza.  Lau ikasgaitan gure ikasleekin batera aritu dira, eta Eskoriatzan izan diren bitartean, Erasmus ikasle bakoitzak hemengo ikasle bat izan du lagun, errazago integra zitezen hemen.

Irakasle ikasketetako ikasleek Debagoiena ibarreko hainbat ikastetxetan egin dituzte praktikak. Ikus-entzunezko Komunikaziokoak, ostera, EITB taldean, Euskal Herriko komunikazio talderik handienean. Fakultatean izan diren bitartean, Julia Barnes eta Joxe Aranzabal irakasleak izan dituzte tutore.


Hauek izan dira gurekin egondako ikasleak:

 

Erasmus ikasleek agur-afari bat antolatu zuten beren herrietara itzuli aurretik