Erasmus ikasleak itzuli egin dira beren herrialdetara, ikastaro bat eginda, lau hilabetekoa

2008/02/06

 

Erasmus programako ikasleak itzuli dira dagoeneko beren herrialdeetara, HUHEZIn ikastaro bat eginda, lau hilabetekoa. Guztira bederatzi ikasle izan dira, zazpi Irakasle ikasketak egiten, eta bi Ikus-entzunezko Komunikazioa.

Euretariko inork ez zekien ez euskararik, ez eta gaztelaniarik ere. Horregatik, ingelesa izan dute komunikazio hizkuntza. Lau ikasgaitan gure ikasleekin batera aritu dira, eta Eskoriatzan izan diren bitartean, Erasmus ikasle bakoitzak hemengo ikasle bat izan du lagun, laguntzeko hemen errazago integratzen.

Irakasle ikasketetako ikasleek Arizmendi ikastolan egin dituzte praktikak. Ikus-entzunezko Komunikaziokoak, ostera, Goiena Komunikazio Zerbitzuetan. Fakultatean izan diren bitartean, Julia Barnes irakaslea izan dute tutore.

Hauek izan dira gurekin egondako ikasleak: