Iritsi dira Hezkuntzara erasmus ikasleak
Lehenengo aldiz HUHEZIk hasi zituenetik nazioarteko ikasketak, Hezkuntzako erasmus ikasleek bigarren seihilekoa igaroko dute Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Otsailaren 13an egin zitzaien harrera, eta hemen izango dira ekainaren 29a arte.

Sei herrialdetatik
Aurten herrialde hauetatik etorri dira Hezkuntzako erasmus ikasleak:
- Herbehereak: 3
- Belgika: 2
- Letonia: 2
- Hungaria: 2
- Estonia: 1
- Finlandia: 1
Ikasleak
Ikasleei dagokienez, hona zerrenda, zehaztuta zein unibertsitatetatik datozen:
- Elsbeth Kruijt (Marnix University College. Herbehereak)
- Ilse Kroon (Marnix University College. Herbehereak)
- Sanne Verheyen (KHLim University College. Belgika)
- Svetlana Nesterova (Tallinn Univerity. Estonia)
- Henrik Petaisto (University of Oulu. Finlandia)
- Pleun Tijs (HAN University. Herbehereak)
- Jana Fridrihsberga (Riga University College. Letonia)
- Simona Filipovica (Riga University College. Letonia)
- Miss Zsanett VARGA (University of West Hungary. Hungaria)
- Mr. Márk MOSOLITS (University of West Hungary. Hungaria)
- Bibiane Van Paesschen (Artesis University College. Belgika)
Ikasle horiek ez dakite ez euskararik ez eta gaztelaniarik. Horregatik, ingelesa erabiliko dute bai ikasteko eta baita jendearekin komunikatzeko ere. Lau ikasgaitan, bestalde, hemengo ikasleekin batera arituko dira ikasgelan, ingelesez.
Erasmus ikasle bakoitzak hemengo beste ikasle bat izango du lagun, gurean egokitzen eta integratzen laguntzeko. Praktikak ere egingo dituzte, Debagoieneko hainbat ikastetxetan.
