Albisteak

Atzerriko beste 13 Erasmus+ ikasle berri etorri dira fakultatera Udaberriko Programa egitera

2017/02/13

Iritsi dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera 2016-2017 ikasturteko udaberriko Erasmus+ ikasle berriak. Ikasturteko bigarren txanda honetan 13 ikasle berri etorri dira; horietatik 11 Hezkuntza programara eta beste biak Komunikazio programara. Ikasle hauek gehitzen dira fakultatean dagoeneko ikasten ari den atzerriko ikaste taldeari: ikasturte osoan Erasmus+ programa egiten ari diren Hezkuntzako bi ikasle eta Ipar Amerikatik praktikak egitera etorritako Texaseko bost ikasleak. Guztira, gaur egun, atzerritik etorritako 20 gazte daude ikasketak egiten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Belgika, Lituania, Norvegia, Polonia eta Herbehereetatik etorritako ikasle berri hauek guztiak etorri dira ikastera Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen bi nazioarteko programetan: Hezkuntzako Nazioarteko Programa (Teacher Education. International programme. Spring) eta Komunikazio Programa (Media and Comunications. International programme). 

Argazkiko goialdean, ezkerretik eskubira: Kelvin Hoekstra (Herbehereak), Lien de Martelaer (Belgika), Rosanne Van den Eynde (Belgika), Eva Luyx (Belgika), Dominyka Kriksciukaityte (Lituania) eta Dipika Sharma (Norbegia). Behealdean, ezkerretik eskubira: Mona Noor (Norbegia), Paulina Janka (Polonia), Simonas Kreismonas (Lituania) eta Emilija Kliminskaite (Lituania). Argazkian falta dira Haben Debsai Kidane (Norbegia) eta Ikus-entzunezko Komunikaziora etorritako bi ikasleak: Pawel Marek (Polonia) eta Myron Wekker (Herbehereak).
Atzerriko beste 13 Erasmus+ ikasle berri etorri dira fakultatera Udaberriko Programa egitera

Atzerritik etorritako Hezkuntza ikasleetako batzuk Eskoriatzako campusean.