Albisteak

Hasi da ekonomia solidarioaren inguruko graduondoa

2012/05/19

Aurten ere LANKI Institutuak Ekonomia solidarioaren inguruko graduondoa jarri du martxan. 2001tik aurrera LANKIk Mundukide fundazioarekin batera ekonomia solidarioko ekimenen eta Arrasateko kooperatiba esperientziaren arteko elkarlana garatzeko sortutako ekinbideetako bat da graduondo hau.

Aurten bigarrenez egiten ari garen formazio honen bidez ekonomia solidarioko ekimenak sendotu eta bideragarri egiteko baliabideak eskaini nahi dira, horretarako ekimen hauetako ordezkariekin beraien jarduerak efizientziaz antolatu eta kudeatzeko behar diren ezagutzak eta konpetentziak landuz. Helburu hauek lortzeko kooperatibigintza, ekonomia solidarioa,  garapen komunitarioa, garapenerako lankidetza, kudeaketa ekonomikoa, kudeaketa soziala eta ekintzailetasunaz loturiko gai eta tresnak lantzen dira.

Aldi berean, ekonomia solidarioan oinarritutako enpresekiko elkarlanean sortzen diren esperientzia, ezagutza eta sare-fluxuen bidez, Arrasateko kooperatiben proiektu sozial kooperatiboa indartu nahi da, elkartasuna ikuspegi globaletik ulertuta, tokiko eta nazioko mugetatik harago.

Partaideak

Gradu-ondoko 17 ikaleen inguruko informazio zehatzagoa:

  • Joel Capitani (Brasil) MST – Ceagro eskola
  • Jefferson Luis da Silva (Brasil) Crenhor kooperatiba
  • Jose Aldemi Santos (Brasil) Cooperarsul kooperatiba
  • Terezinha de Jesus Pimenta (Brasil) Capina elkartea
  • Isabel Cristina Alves (Brasil) Gife Criole kultura elkartea
  • Paulina Garrido (Mexiko) Tosepantomin kooperatiba
  • Irene Macuilaco (Mexiko) Tosepantomin kooperatiba
  • María del Mar Avilés (El Salvador) Aprainores nekazari elkartea
  • Felipa Ernestina Campos (Nikaragua) Organización Autónoma de Mujeres emakume elkartea
  • Vladimir Felix Rojas (Bolivia) Condo K elkartea
  • Hugo Armando Cano (Kolonbia) ACAB nekazari elkartea
  • Patricio Ramiro Guamán (Ekuador) Apicultores S. Pedro de Vilcabamba nekazari elkartea
  • María Soledad Sánchez (Ekuador) Redesol sarea
  • María del Carmen Vargas (Ekuador) Corporación Salinas
  • Agustín Pandolfini (Argentina) Nuestras Huellas elkartea
  • Edgardo Hernán (Argentina) Creando conciencia kooperatiba
  • Jorge Alberto Carrión (Txile) El Manzano eko-eskola
Hasi da ekonomia solidarioaren inguruko graduondoa