Datorren ikasturtean 14 ikasle etorriko dira Europatik Erasmus egitasmoaren barruan
Datorren irailetik abendura bitartean, 14 ikasle etorriko dira Europatik, Erasmus egitasmoaren barruan. Horietarik, 9 etorriko dira Irakasle ikasketak egitera. Gainerako bostek Ikus-entzunezko komunikazioa aukeratu dute. Erdi Europa eta Eskandinaviatik etorriko dira ikasle guztiak
-
Belgika: 7
-
Herberehereak: 3
-
Danimarka: 1
-
Finlandia: 1
-
Suedia: 1
-
Norvegia: 1
Hirugarren aldia
Datorren ikasturtekoa izango da Erasmus egitasmoaren hirugarren aldia. Lehen urtean 9 ikasle etorri ziren Huhezira. Bigarrenean, 5. Hirugarrenean, berriz, 14.
Ikasle horiek ez dakite ez euskararik, ez eta gaztelaniarik. Horregatik, ingelesa erabiliko dute bai ikasteko eta baita jendearekin komunikatzeko ere. Ikasgai batean, hori bai, oinarrizko euskara landuko dute. Lau ikasgaitan, bestalde, hemengo ikasleekin batera arituko dira ikasgelan, ingelesez.
Erasmus ikasle bakoitzak hemengo beste ikasle bat izango du lagun, gurean egokitzen eta integratzen laguntzeko. Praktikak ere egingo dituzte, batzuek inguruko ikastetxeetan eta komunikaziokoek EITBn.
