Albisteak

Bruno della Chiesa Hezkuntzarako Neurozientzian adituak hitzaldia emango du Eskoriatzako campusean, urriaren 23an

2017/10/17

Bruno della Chiesa hizkuntzalaria, ikerlaria eta Harvardeko University-ko irakasleak hitzaldia emango du urriaren 23an, astelehenarekin, Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Della Chiesa Hezkuntzarako Neurozientziaren bultzatzaile nagusietako bat da. Hitzaldiaren izenburua izango da Mente, cerebro y educación: el funcionamiento del cerebro en el proceso de enseñanza-aprendizaje, 10:00etan hasiko da, eta aldez aurretik izena eman beharko da Interneten.

Eskoriatzako campusean emango duen berbaldian, hurrengo gaiak jorratuko ditu Hezkuntzarako Neurozientzian adituak:

  • Nola lagundu lezake Neurozientziak hezkuntzan?
  • Burmuinaren funtzionamendua ikaste-irakaste prozesuan.
  • Emozioak: plazera da bidaide onena; beldurra, txarrena.
  • Sinapsi-a: malgutasuna eta maiztasuna.
  • Buruz ikastea, burmuinaren funtzionamenduaren adibidea.
  • Hezitzea da humanizatzea: enpatia, etika eta beste. 

Neurozientziaren arloko azken aurrerapenek agerian utzi dute zein garrantzitsua den burmuinaren funtzionamendua eta egitura ezagutzea, haren ahalmena balioestea eta estrategiak sortzea garapen pertsonal eta profesionala eta baita gizakiaren ongizatea ere hobetzeko. Neurozientziaren eragina hezkuntzaren esparrura ere zabaldu da: irakaslearen irakasteko moduarekin eta ikaslearen ikasteko moduarekin erlazionatzen du burmuinaren funtzionamendua. Gaur egun, Hezkuntzarako Neurozientzia izenez ezagutzen denari esker, paradigma berri batean sartu eta etorkizuneko ikaskuntza prozesuaren oinarrizko printzipioak finkatzen hasi gara.

Harvareko ikertzailearen arabera, Hezkuntzarako Neurozientziak erakutsi du beharrezkoa dela abian jartzea burmuinean ardazturiko ikaskuntza, aintzat hartzea burmuinak ikasteko duen moduari egokituriko eskola ebaluazioak eta curriculuma, burmuinaren erritmoak eta malgutasuna, sortzea ikaskuntzarako ingurune egokiak: erakargarriak, erronkaz beteak, teknologikoak eta ikaslearentzat estimulagarriak eta formazea irakasleeak prestakuntza zientifiko eta biologikoan, ahalik eta erabaki onenak har ditzaten ikasgela barnean.

 Hnako hauk dira Della Chiesaren ikerlerro nagusiak: 

  • Hezkuntzarako Neurozientziaren aurrerapenak.
  • Burmuinaren garapena hizkuntzen ikaskuntzan.
  • Hezkuntza integral baterantz: ikaskuntzaren zientziaren sorrera.
  • Zientziak zer muga dituen nazioarteko politikarekin eta gai etikoekin loturiko erabakietan.

Hitzaldia antolatu dago elkarlanean, San Pelayo Ikastetxea, Advanced Learning eta Mondragon Unibertsitatearen artean.

Bruno della Chiesa Hezkuntzarako Neurozientzian adituak hitzaldia emango du Eskoriatzako campusean, urriaren 23an

Bruno della Chiesa ikertzailea.