Boulevard irratsaioa HUHEZIko klaustroan egin da, Mondragon Unibertsitatea hizpide

2010/05/27

Maiatzaren 27an Radio Euskadiko talde bat  HUHEZIn izan da, Dani Alvarez esataria buru, goizean barrena bertako kideek zuzenean egin dute-eta Boulevard irratsaioa. Iaz antzeko saio bat egin zen Arrasaten, eta bertan Mondragon Unibertsitatea izan zen hizpide, beste gauza askoren artean. Aurten, antzeko planteamendua egin dute, irratsaioak aurrera egin ahala, une askotan hitz egin da-eta Mondragon Unibertsitateaz.

  • Goizeko 08:30etan errektoreari egingo diote elkarrizketa.
  • MU+ eta Mondragon Unibertsitatea On Linez hitz egingo da, Jose Luis Abaunz, Xabier Sagarna eta Edurne Galindezekin batera.
  • Graduko ikasketak.
  • Ikasle eta irakasleen mugikortasuna.
  • Bizitza unibertsitarioa: MUittu eta Kirol Zerbitzua.
  • HUHEZI: Aretxabaleta izango da mintzagai, 2011-2012 ikasturtean Ikus-entzunezko Komunikazioa hara joango baita.
  • ENPRESAGINTZA: 50 urte egin ditu Oñatiko fakultateak.
  • ESKOLA: Garaia Berrikuntza Gunean irekitako ikerkuntza gunea.

HUHEZIko ikasleentzat kontuan hartzeko ikuskizuna izan da, ikusi dute-eta zelan egiten duen lan irrati bateko unitate ibiltari batek.

Hona hemen, entzungai, Dani Alvarezek Iosu Zabala errektoreari egindako elkarrizketa.