25 film labur eta 9 dokumental aurkeztu dira Huhezinema zine jaialdiaren 2. aldira

2009/03/24

Martxoaren 24an aurkeztu zen Donostian Huhezinema film laburren eta dokumentalen jaialdia. Jaialdi hau Huheziko ikasleek antolatzen dute urtero, zehazkiago, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren 4. mailakoek. Aurkezpena Koldo Mitxelena kulturunean izen zen, eta bertan izan ziren:

  • Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektorea
  • Iban del Campo, Huhezinemako koordinatzailea
  • Ane Irazabal, ikaslea

Egitaraua

  • Martxoaren 28an. Larunbatean ikus-entzunezkoen rallya egingo da, Huhezin bertan. Luntxa eta sari banaketa ere hementxe egingo dira.
  • Martxoaren 30ean. Huheziko ikasleen lanak erakutsiko dira, Huhezin.
  • Martxoaren 31n. MU lehiaketa eta mintegi bat egingo dira, Huhezin.
  • Apirilaren 1ean, lehiaketa ofizialeko proiekzioak egingo dira Arrasateko kultura etxean.
  • Apirilaren 2an, sariak banatuko dira Aretxabaletako kultura etxean.

34 lan aurkeztuak

Otsailaren 9an amaitu zen izena emateko epea Huhezinema jaialdian. Behin epea itxita, 34 lan jaso dira guztira, 25 film labur eta 9 dokumental. Hauek dira:

  • Alamitou (film laburra)
  • Pim, Pam, Pum (film laburra)
  • 2.14 (film laburra)
  • La Tela De Araña (film laburra)
  • De Formación: Profesional (film laburra)
  • Armiarma-Gizona (film laburra)
  • Spider Boy Vs. El Duende Del Bosque (film laburra)
  • Kidnapping (film laburra)
  • Emakume Izena (dokumentala)
  • Kabia (film laburra)
  • Sotano (film laburra)
  • Ya No Voy Ha Hablar Más (film laburra)
  • La Espinita (film laburra)
  • Sabina (dokumentala)
  • Cotton Candy (film laburra)
  • El Tiempo Prestado (film laburra)
  • On The Line (film laburra)
  • Yo Sólo Miro (film laburra)
  • Elephant (dokumentala)
  • Zilborrestea (dokumentala)
  • Un Apreton Lo Tiene Cualquiera (film laburra)
  • Nanachity (film laburra)
  • Sin Aliento (film laburra)
  • HMS Area (film laburra)
  • Beghiri (film laburra)
  • Eskoziako Bira (dokumentala)
  • En Cualquier Momento, En Cualquier Lugar (animaziozko film laburra)
  • Raskaawa (film laburra)
  • El Gachupin Colorado (film laburra)
  • Egun Polit Bat Hondartzan (film laburra)
  • Interrail (film laburra)
  • Consejos (dokumentala)
  • Un Lugar En El Mundo (dokumentala)

Informazio gehiago nahi duenak jo dezala Huhezinemaren webgunera, zeina kudeatzen baitute IKOko 4. mailako ikasleek.