Albisteak
Hitzarmena MU - Universidad Federal de Fronteira Sul
Lanki ikertegiak eta Mundukide Fundazioak babestuta, Mondragon Unibertsitateak eta Fronteira Sulgo Unibertsitate Federalak, berau Brasilgoa, lankidetza hitzarmena sinatu zuten maiatzaren 22an Eskoriatzan. Hitzarmenaren helburua da nazioarteko lankidetza sustatzea unibertsitate bien artean.
Jardunaldia Hezkuntza berrikuntzaren inguruan
Ekainaren 1ean jardunaldi bat egingo da Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean: "Hezkuntza berrikuntza: nola erantzun eskolaren erronkei?". Ekitaldiaren asmoa da sakontzea unibertsitate eta eskolen arteko harremanean, beti ere, elkarlanean eta esperientziak partekatuta.
Komunikazioko ikasleek egindako lanak ikusgai sarean
Mondragon Unibertsitateko Komunikazio guneak orri berezi bat sortu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko webgunean, bertan erakusteko Ikus-entzunezko komunikazioa egiten ari diren ikasleek zelako lanak egiten dituzten.
Hasi da ekonomia solidarioaren inguruko graduondoa
Hiru hilabetez, apirilaren 23tik uztailaren 13ra bitartean, iraungo du aurten ekonomia solidarioaren inguruko graduondoak: “Ekonomia solidarioaren garapenerako kudeaketa ekonomiko eta soziala”. 2010ean bezala, orduan egin baitzen graduondoaren lehen edizioa, aurten ere 17 lagun ari dira bertan parte hartzen, denak Latinameriketakoak.
MUk hitzarmena sinatu du Vic-eko Unibertsitatearekin
Mondragon Unibertsitateak eta Vic-eko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute sei urterako. Horren arabera, unibertsitate biek doktoretza programa bat abiaraziko dute elkarrekin Hezkuntza Zientzietan.
“Ekaitza” eta “She´s lost control”, irabazle Huhezinema 2012an
Ostegunean, maiatzak10, amaitu zen Huhezinema, Euskal Film Laburren V. Jaialdia. Hiru sari nagusiak izan ziren: Euskarazko film laburrik onena: "Ekaitza". Film labur onena: "She´s lost control". Ikasleek egindako lanik onena: "Maskarak". Aurtengo edizioaren berritasunik handiena Euspot lehiaketa izan da.
Gradurako egokitze kurtsoak irakasleentzat
Datorren ikasturtean Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Gradurako egokitze kurtsoak eskaini behar ditu irakasletzan diplomatuak direnentzat.
Euspot, euskarazko spot lehiaketaren 1. edizioa
Huhezinema jaialdiaren babesean, maiatzaren 8an Euspot euskarazko iragarki lehiaketaren I. edizioa egingo da Aretxabaletan, Arkupe aretoan. Mondragon Unibertsitateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioak antolatuta, hiru sari handi banatuko dira. Publikoak maiatzaren 6a arte izango du aukera onena hautatzeko.
Unipanamericana unibertsitatearen ordezkaritza bat gurean
Unipanamericana Unibertsitatearen ordezkaritza bat etorri da egun batzuetarako Kolonbiako hirituburutik Mondragon Unibertsitatera, berau ezagutu eta aztertzeko unibertsitate biek etorkizunean zelako lanak egin ditzaketen elkarlanean.
Literatura Topaketa apirilaren 24an izango da
Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Literatura Topaketa antolatu du 13. edizioa eginez. Iaztik, egun bakarreko mintegi edo topaketa bihurtu da. Aurtengo ekitaldia antolatzaileek aspaldi buruan zerabilten gai bati eskainia dago: Haur Literaturari. Aurtengo edizioari, beraz, honako izenburua jarri zaio, Haur Literatura: Helduentzako Literatura.
Epaimahaiak aukeratu ditu Huhezinemako finalistak
Aurten sekula baino film labur gehiago jaso dira Huhezinemarako, 130, eta epaimahaiak egin du lehen entresaka, hamar finalistak aukeratuta. Filmok maiatzaren 8, 9 eta 10ean ikusi eta sarituko dira. Zinemaldiak, gainera, publiko egin du aurtengo kartela, Beñat Flores ikasleak egina.
Komunikazioko ikasleak film laburrak grabatzen ari dira
Egun hauetan Komunikazioko ikasleak —Ikus-entzunezko komunikazioko 4. mailakoak, zehatzago esateko— film laburrak grabatzen ari dira Narratiba II ikasgaiaren barruan, ondoren film luze bat egiteko, denetan gaia bat eta bera izango baita: maitasuna. Lanen filmazioan aktore ezagunak parte hartzen ari dira.
Martxoaren 23an Ikaskide jardunaldiaren 2. aldia egingo da
Datorren martxoaren 23an, ostiralez, Ikaskide jardunaldiaren 2. aldia egingo da Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, lelo honen inguruan: "Elkarrekin bizitzen ikasi".
Aurtengo Komunikaldiak, bideo jokoen inguruan izango dira
Martxoaren 21ean, asteazkena, Komunikaldien 7. aldia egingo da Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, gai honen inguruan: "Bideojokoak eta hezkuntza".
Iritsi dira Hezkuntzara erasmus ikasleak
Otsailaren 13an iritsi ziren Hezkuntzara erasmus ikasleak, 11 guztira, eta gure artean izango dira ekainaren 29a arte. Europako sei herrialdetatik etorri dira, gehienak neskak.
Fakultateak gida bat sortu du, unibertsitateko lanak egiteko
Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikerketa batzordeak adostu du behin betiko gida bat unibertsitateko lanak egiteko: "Unibertsitateko lanak egiteko gida", bertako irakasle zein ikasleek erabil dezaten lan akademikoak edo zientifikoak egiten dituztenean.
Ate irekiak otsailaren 9ra atzeratu dira, eguraldi txarra dela-eta
Datozen egunetarako eguraldi oso txarra iragarrita dagoela-eta, eta etortzekoa zen jendearen segurtasuna gogoan, HUHEZIko zuzendaritzak erabaki du otsailaren 9ra atzeratzea ostegun honetan, hilak 2, egitekoa zen Ate Irekiko jardunaldia. Datorren astekoa arratsaldeko 18:00etan egingo da, aretoan. Barkatu eragozpenak.
Ikasle ohi batek euskaraz erakutsi die kantatzen haur galestarrei
Iñaki Pierola ikasle ohi gasteiztarrak (Hezkuntza Fisikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean) aprobetxatu zuen Llanfairpwll herrian, Galesen, egiten ari zen praktikaldia erakusteko bertako eskolako haurrei abesti bat euskaraz kantatzen. Horretarako “Ilargia” aukeratu zuen, Ken Zazpi taldearen kantu ezaguna. Orduan grabatutako bideoak arrakasta itzela lortu du Youtuben.
Iñigo Arteatx eta Elena Lopez de Arana, bikain cum laude
Abenduaren 13an batak eta hiru egun geroago besteak, Iñigo Arteatx eta Elena Lopez de Arana irakasleek bikain cum laude lortu zuten euren doktore tesien defentsan. Lehenak euskarazko egitura jokatu gabeak izan zituen aztergai. Bigarrenak, berriz, aztertu zuen umeen portaera familian eta haur eskolan.
Javier Agirresarobe zine-argazki zuzendaria, HUHEZIn
Abenduaren 20an, asteartea, eta Jakiunde akademiak babestuta, Mondragon Unibertsitatean izan zen Javier Agirresarobe zinemako argazki-zuzendari eibartarra, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta bertan hitzaldi-mintegi bat zuzendu zuen. Areto nagusia beteta egon zen, eta MUtelebistak zuzenean eman zuen hitzaldia, streaming bidez.
