Aktualitatea

Albisteak

MUk Aretxabaletako campusa inauguratu du

MUk Aretxabaletako campusa inauguratu du

2013/05/22

Mondragon Unibertsitateak inauguratu du ofizialki Aretxabaletako campusa, berau Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatekoa, HUHEZI. Bertan ordezkaritza zabala izan da: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Aretxabaletako eta bailarako zenbait udal, Mondragon taldea eta enpresa eta erakunde asko.

Gehiago irakurri

Komunikazioa erakundeetan aditu tituluaren bigarren aldia

Komunikazioa erakundeetan aditu tituluaren bigarren aldia

2013/05/17

MUk “Komunikazioa erakundeetan” aditu tituluaren 2. edizioa prestatu du, zuzendua lanean diharduen jendeari eta lizentziadun berriei. Urritik hasita, ostegun arratsaldero emango da, Aretxabaletako campusean. Aditu titulua euskaraz emango da, MUren titulu propio gisa eta 9 hilabete iraungo du. Zabalik dago aurrematrikulatzeko epea. Matrikulatzeko azken eguna, irailaren 13a.

Gehiago irakurri

Hezkuntzako ikasleen lan solidarioa Euskal Herrira zabaltzen ari da

Hezkuntzako ikasleen lan solidarioa Euskal Herrira zabaltzen ari da

2013/05/14

Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza ikasleak sakontzen ari dira, eta zabaltzen, boluntario lanaren inguruan egiten ari diren esperientzia. Aurten ia 50 erakundetara zabaldu dute elkarlana, Euskal Autonomia Erkidegoan zehar.

Gehiago irakurri

Estructurar fundazioko hiru kidek HUHEZI bisitatu dute

Estructurar fundazioko hiru kidek HUHEZI bisitatu dute

2013/05/10

Maiatzaren 6tik 10era bitartean, Estucturar fundazioko hiru kide izan dira MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bisitatzen, Kolonbiatik etorrita. Bidaia aprobetxatu dute Debagoieneko beste hainbat enpresa eta erakunde ere bisitatzeko.

Gehiago irakurri

Ate irekiak HUHEZIn gradu eta graduondoen eskaintza aurkezteko

Ate irekiak HUHEZIn gradu eta graduondoen eskaintza aurkezteko

2013/05/03

Maiatzaren 16an eta 25ean ate irekiak egingo dira Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, bertan aurkezteko fakultatearen eskaintza akademikoa, bai graduetan eta baita graduondoetan ere.

Gehiago irakurri

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bigarren gradu edo aipamena on line

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bigarren gradu edo aipamena on line

2013/04/26

2013-2014 ikasturtean Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, aukera zabalduko du Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bigarren gradu edo aipamena egiteko.

Gehiago irakurri

Gradurako egokitze kurtsoak irakasleentzat

Gradurako egokitze kurtsoak irakasleentzat

2013/04/26

2013-2014 ikasturtean Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, Gradurako Egokitze Kurtsoak eskainiko ditu berriro blended modalitatean (semi-presentziala) Irakasle Ikasketetan diplomatuak direnentzat.

Gehiago irakurri

Koldo Almandoz eta Tucker Davila irabazle Huhezineman

Koldo Almandoz eta Tucker Davila irabazle Huhezineman

2013/04/19

Bukatu da Huhezinemaren VI. edizioa. Bertan Koldo Almandozek irabazi du Goiena saria euskarazko film laburrik onenari "Deus et Machina" lanarekin. Tucker Davilak, berriz, Huhezinema saria jaso du, "Los perfeccionistas" lanagatik. "Tesoros" film laburrak, bestalde, aipamen berezia jaso du.

Gehiago irakurri

Miren Ormazabal, finalista EF Global Intern 2013 lehiaketan

Miren Ormazabal, finalista EF Global Intern 2013 lehiaketan

2013/04/16

Miren Ormazabal Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari da Mondragon Unibertsitatean, 4. maila, eta finalista izatera iritsi da EF Global Intern 2013 nazioarteko lehiaketan. Berau irabaziz gero, Mirenek beka bat lortuko luke, EF enpresan aritzeko.

Gehiago irakurri

Euspot lehiaketa apirilaren 16an egingo da, Aretxabaletan

Euspot lehiaketa apirilaren 16an egingo da, Aretxabaletan

2013/04/13

Aurten 22 iragarki jaso dira Euspot euskarazko spot lehiaketaren bigarren edizioan. Hau apirilaren 16an egingo da, Aretxabaletako kultura etxean, Arkupen. Hurrengo bi egunetan, berriz, apirilaren 17an eta 18an, Huhezinema egingo da leku berean.

Gehiago irakurri

Apirilaren 19an Ikaskide jardunaldiaren 3. aldia egingo da

Apirilaren 19an Ikaskide jardunaldiaren 3. aldia egingo da

2013/04/04

Mondragon Unibertsitateak eta ERKIDE hezkuntza kooperatiben federazioak bultzatuta, apirilaren 19an Ikaskide sareak saretzen jardunaldiaren 3. aldia egingo da Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, gai honen inguruan: “IKASARE. Ikaskidetzan oinarritutako Konpetentzien garapen eredua”.

Gehiago irakurri

Huhezinemak aukeratu ditu 12 lan finalistak 6. ediziorako

Huhezinemak aukeratu ditu 12 lan finalistak 6. ediziorako

2013/03/22

Aurten 125 film labur jaso dira Huhezineman, horietako 29, euskara hutsean. Horietatik, 110 lehiaketa ofizialean sartuko lirateke eta 15, MUko ikasleen arteko lehiaketan. Lehiaketa ofizialekoak aztertuta, epaimahaiak 12 aukeratu ditu, finalera pasa daitezen. Sariak apirilaren 18an banatuko dira, Arkupe aretoan, Aretxabaletan:

Gehiago irakurri

Ideia-laborategiak, berrikuntza eta ekintzailetasuna Komunikaldietan

Ideia-laborategiak, berrikuntza eta ekintzailetasuna Komunikaldietan

2013/03/21

Aurtengo Komunikaldiak, zortzigarren edizioa, amaitu dira. Bertan ideia-laborategiak aztertu ziren, baina baita berrikuntza eta ekintzailetasuna, beti ere komunikazioaren ikuspegitik.

Gehiago irakurri

Ekaitz-protokoloa, bertan behera. Ostiralean, dena normal

Ekaitz-protokoloa, bertan behera. Ostiralean, dena normal

2013/02/25

Ikusita bihar elur mailak gora egingo duela nabarmen, halaxe dio eguraldi iragarpenak, unibertsitateak erabaki du bertan behera uztea ekaitz egunetarako protokoloa. Hori dela-eta, bihar, martxoak 15, ostirala, eskolak normal emango dira HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean: bai Eskoriatzan, eta baita Aretxabaletan ere.

Gehiago irakurri

Aurtengo Komunikaldiak ideia-laborategien inguruan izango dira

Aurtengo Komunikaldiak ideia-laborategien inguruan izango dira

2013/02/21

Komunikaldiak 2013 jardunaldia martxoaren 20an egingo da, eta bertan “Ideia-laborategiak” aztertuko dira. Komunikaldien 8. aldia izango da, eta aurten Arrasaten egingo da, Garaia Berrikuntza Gunean, nazioarteko partehartzearekin. Sarrera, doan, baina komeni da aurrez izena ematea.

Gehiago irakurri

Ate irekien jardunaldia Aretxabaletako herritarrentzat

Ate irekien jardunaldia Aretxabaletako herritarrentzat

2013/02/14

Larunbatean, otsailak 16, ate irekien saioa izango da Aretxabaletako herritarrentzat, bisita gidatuekin, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatearen (HUHEZI) Aretxabaletako campusean, 11:00etatik 14:00etara. Bisitak amaitutakoan, lunch txiki bat eskainiko da.

Gehiago irakurri

Euspot lehiaketak sare sozialak eta euskara izango ditu hizpide

Euspot lehiaketak sare sozialak eta euskara izango ditu hizpide

2013/02/06

Aurten bigarren aldiz egingo da Euspot, euskarazko espoten lehiaketa, gai honen inguruan: “Sare sozialak eta euskara”. Aurten 16 urtetik gorako gazteek parte hartu ahal izango dute bertan. Lanak apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eu webgunean. Sariak, berriz, apirilaren 16an emango dira Aretxabaletan, Zaraia aretoan.

Gehiago irakurri

HUHEZIk eta Aretxabaletako Udalak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

HUHEZIk eta Aretxabaletako Udalak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

2013/01/23

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Aretxabaletako Udalak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Hitzarmenaren arabera, bai fakultateak eta baita udalak zerbitzuak eta proiektuak trukatuko dituzte, bien interesekoak.

Gehiago irakurri

Bideo bat Huhezinemaren 5 urteak laburbiltzeko

Bideo bat Huhezinemaren 5 urteak laburbiltzeko

2013/01/15

Iban del Campo irakasle eta Huhezinemako arduradunak bideo bat prestatu du, bertan jasotzeko zer eman duten orain arteko bost edizioek HUHEZIren film labur eta dokumentalen jaialdian. Seigarren edizioa, berriz, apirilean egingo da, eta dagoeneko 4. mailako ikasleak, komunikaziokoak, hasi dira berau prestatzen.

Gehiago irakurri

HUHEZIk berritu egin du eskaintza etengabeko prestakuntzan

HUHEZIk berritu egin du eskaintza etengabeko prestakuntzan

2013/01/14

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkunntza Zientzien Fakultateak berritu egin du eskaintza etengabeko prestakuntzari dagokionez. Eskaintza berria hiru multzotan banatuko da: Hezkuntza berrikuntza, Gizarte aldaketak eta Kooperatibagintza. Ikastaro guztiak Eusko Jaurlaritzak homologatutakoak dira.

Gehiago irakurri