Albisteak

2012/02/09

Fakultateak gida bat sortu du, unibertsitateko lanak egiteko

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikerketa batzordeak adostu du behin betiko gida bat unibertsitateko lanak egiteko: "Unibertsitateko lanak egiteko gida", bertako irakasle zein ikasleek erabil dezaten lan akademikoak edo zientifikoak egiten dituztenean.

2012/02/01

Ate irekiak otsailaren 9ra atzeratu dira, eguraldi txarra dela-eta

Datozen egunetarako eguraldi oso txarra iragarrita dagoela-eta, eta etortzekoa zen jendearen segurtasuna gogoan, HUHEZIko zuzendaritzak erabaki du otsailaren 9ra atzeratzea ostegun honetan, hilak 2, egitekoa zen Ate Irekiko jardunaldia. Datorren astekoa arratsaldeko 18:00etan egingo da, aretoan. Barkatu eragozpenak.

2012/01/25

Aurtengo Komunikaldiak, bideo jokoen inguruan izango dira

Martxoaren 21ean, asteazkena, Komunikaldien 7. aldia egingo da Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, gai honen inguruan: "Bideojokoak eta hezkuntza".

2012/01/10

Ikasle ohi batek euskaraz erakutsi die kantatzen haur galestarrei

Iñaki Pierola ikasle ohi gasteiztarrak (Hezkuntza Fisikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean) aprobetxatu zuen Llanfairpwll herrian, Galesen, egiten ari zen praktikaldia erakusteko bertako eskolako haurrei abesti bat euskaraz kantatzen. Horretarako “Ilargia” aukeratu zuen, Ken Zazpi taldearen kantu ezaguna. Orduan grabatutako bideoak arrakasta itzela lortu du Youtuben.

2011/12/22

Iñigo Arteatx eta Elena Lopez de Arana, bikain cum laude

Abenduaren 13an batak eta hiru egun geroago besteak, Iñigo Arteatx eta Elena Lopez de Arana irakasleek bikain cum laude lortu zuten euren doktore tesien defentsan. Lehenak euskarazko egitura jokatu gabeak izan zituen aztergai. Bigarrenak, berriz, aztertu zuen umeen portaera familian eta haur eskolan.

Albisteak