Albisteak
Ekainaren 21ean, Kooperatibagintzaren I. topaketa egingo da
Lanki ikertegiak, MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Mondragon taldeak eta Otalorak antolatuta, ekainaren 14an Kooperatibagintzaren I. topaketa egingo da Garaia berrikuntza gunean, Arrasaten. Bertan Christian Felber ekonomialari austriarrak ere parte hartuko du. Topaketa goizeko 09:00etan hasiko da, 14:00ak arte.
MUk eta Vic-eko Unibertsitateak jardunaldi bat antolatu dute ekainaren 21ean
Mondragon Unibertsitateak eta Vic-eko Unibertsitateak doktorego programa bat sortu dute elkarrekin. Hori dela-eta, unibertsitate biek jardunaldi bat antolatu dute ekainaren 21ean, MUren Aretxabaletako campusean: “Hezkuntzako berrikuntza eta esku-hartzeari buruzko ikerketa-mintegia”. Bertan UVICeko eta HUHEZIko ikertzaile eta doktoregaiek parte hartuko dute.
MUk orlak banatu zizkien Hezkuntza eta Komunikazioko ikasleei
Ekainaren 14an Mondragon Unibertsitateak orlak banatu zizkien Hezkuntza eta Ikus-entzunezko komunikazioa ikasitako 180 ikasleri. Graduazio ekitaldia Arrasaten izan zen, Amaia antzokian, bertan 780 lagun elkartuta, ikasleak eta berauen senitartekoak.
Ekainaren 4an, Ate irekiak on line
Ekainaren 4an, Mondragon Unibertsitateak Ate irekiak on line egingo ditu, MUtelebista bidez. Saioa zuzenean emango da, streaming bidez, eta bertan ikusleek aukera izango dute zuzenean galdetzeko.
Ekainaren 6an MUren I. Enplegu eta Formazio Azoka egingo da
2013ko ekainaren 6an, ostegunez, Mondragon Unibertsitateak I Enplegu eta Formazio Azoka egingo du Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Gunean duen 11. eraikinean. Bertan hamaseitik gorako enpresak hartuko dute parte, tartean Hezkuntza eta Komunikazio arlokoak.
