Nola heldu
Mondragon Unibertsitatea lau ikastegik osatzen dute: Goi Eskola Politeknikoak, Enpresagintza Fakultateak, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Gastronomia Zientzien Fakultateak. Goi Eskola Politeknikoak 2 campus dauzka, bata Arrasaten eta bestea Ordizian; Enpresagintza Fakultateak 2 campus dauzka, bata Oñatin eta bestea Irunen; Hezkuntza Zientzien Fakultateak campus bat dauka Eskoriatzan; eta Gastronomia Zientzien Fakultateak campus bat dauka Donostian.
