Non gaude
Unibertsitateko instalazio eta zentro gehienak Debagoieneko eskualdean kokatuta daude eta beraz, Euskal Herriko erdigune geografikoan. Kokagune pribilegiatu horri esker, modu errazean irits daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko hiri edo gune nagusienetatik Unibertsitateko gune nagusira.
Mondragon Unibertsitateak lau fakultate ditu: Goi Eskola Politeknikoa, Enpresagintza Fakultatea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Gastronomia Zientzien Fakultatea.
- Gune garrantzitsuena Debagoiena bada ere, Goi Eskola Politeknikoak bi campus ditu: Gipuzkoan: Arrasaten eta Ordizian.
- Enpresagintza Fakultateak bi campus ditu. Biak ere Gipuzkoan: bata Oñatin eta bestea, berriz, Irunen.
- Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak campus bakarra du Eskoriatzan. Beraz, Debagoieneko eskualdean.
-
Eta azkenik, Gastronomia Zientzien Fakutateak, Donostian du bere campusa, hau, Debagoienetik kanpo.
Nola heldu
