Mondragon Unibertsitatea

Guri Buruz

Guri Buruz / Sobre nosotros

MONDRAGON UNIBERTSITATEA gizarte-ekimena eta -bokazioa dituen Unibertsitatea da, irabazi-asmorik gabea eta onura publikokoa.

Unibertsitateak zazpi ezagutza-arlotan prestatzen ditu pertsonak:

  • Ingeniaritzak
  • Enpresa kudeaketa
  • Ekintzailetza
  • Hezkuntza zientziak
  • Ikus-entzunezko komunikazioa
  • Gastronomia eta sukaldaritza zientziak
  • Kooperatibagintza.

Lau fakultate eta bederatzi kokaleku ditu:

  • Goi Eskola Politeknikoa Arrasaten, Goierrin eta Orona Ideo-innovation city Donostialdean.
  • Enpresagintza Fakultatea Oñatin eta Bidasoan.
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Eskoriatzan eta Aretxabaletan.
  • Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center Donostian.
  • Bilbao Berrikuntza Faktoria Bilbon.

UNIBERTSITATEA ETA KOOPERATIBA

Gure kultura kooperatiboan honako hauek lehenesten ditugu: lana, lankidetza, demokrazia, solidaritatea eta kudeaketa- eta ordezkaritza-organoetan parte hartzen duten kolektibo guztien (lan-bazkideen, ikasleen eta kolaboratzaileen) inplikazioa. Proiektu partekatua da, sentimendu kolektiboduna, baina eredu deszentralizatua, autokudeatua eta iraunkorra du.

 

Gure proiektuak gizarte-konpromisoari loturiko aurrerapena bilatzen du, baita lankidetza, parte-hartzea, gizarte-erantzukizuna eta berrikuntza sustatzea ere.

 

Gainera, gure eragin-ingurunean sortzen diren aldaketa teknologiko eta sozio-ekonomikoetara azkar egokitzeko gaitasuna dugu.

 

MONDRAGON Korporazioaren parte gara. Horrek, 2013ko datuen arabera, 83.000 langile ditu, eta euskal enpresa-talderik handiena da, Espainian zazpigarrena eta munduan kooperatibismoaren erreferente nagusia. 256 ezarpen ditu, 94 ekoizpen-planta atzerrian eta 9 ordezkaritza korporatibo. Enpresa-talde horrek Industriaren, Finantzen, Banaketaren eta Ezagutzaren arloetan lan egiten du.