Lan poltsa
Graduatu Ondoko Zerbitzua
Funtzioa
Eskolako ikasle ohiei lan munduan hasten erreztea.
Baldintzak
Lan poltsan sartu ahal izateko hurrengo baldintzak betetzea beharrezkoa da:
- Eskolan, Goi mailako hezkuntza zikloren bat bukatu izana.
- Ingeniaritza Teknikoa edota Ingeniaritza bukatu izana.
- Postgradoko kurtsoa
- Master-a
Izena emateko ez da beharrezkoa Eskolara etortzea, nahikoa da Lan poltsaren arduradunari e-mail bat bidaltzea, Lan poltsan izena ematea nahi duela adieraziz. Ondoren, arduradunak bete beharreko dokumentazioa helaraziko dio. (E-mailean adierazi burututako ikasketak, izena, abizenak).
Ingenieritzako ikasleek kurrikuluma bidali beharko dute, baina ez Hezkuntza Zikloetako ikasleek. Lan poltsan hiru hilabetez egon daiteke izena emanda. Denbora hau igaro eta gero, ikasleak alta emanda jarraitu nahi badu beste hiru hilabetez, arduradunarekin kontaktuan jarri beharko da.
Ikasleak lana aurkitzen duenean, arduradunari jakinarazi beharko dio Lan poltsatik baja emateko.
Kontaktua
Arduraduna : Juan Basarte Irigaray
Non : 2.Eraikuntza 105 Gela
Arreta pertsonalerako ordutegia
Astelehena eta ostirala 8:45-etatik 10:45-etara
Azteazkena 9:45-etatik 12-etara
Asteartea eta osteguna 15:15-etatik 17:30-etara
Tfno.: 943-712202
E-mail: Juan Basarte
Kokapen-planoa

