Zer egin dezakegun galdetzen?

Zer egin dezakegun galdetzen? Ba gauza pilo bat. Baina ez zaitez gure zain egon, gure proposamenak aukera bat besterik ez dira. Lanerako botak jantzi eta zure unibertsitate bizitza zer ahaztezina bihurtu.
Hona interesa duzun ekimena betetzeko esparru zerrenda:
Esparru soziokulturala, boluntariotzaren esparrua, ikasle ordezkaritza esparrua eta Kirol eta osasun esparrua.

 

 

Esparru soziokulturala

 

Eskaintza soziokulturala honako hauek batzen ditu:

  • Formazio akademikoaz gaineko ikastaro osagarriak.
  • Tertuliak, konferentziak, jardunaldiak, etab.
  • Kontzertuak
  • Ikasleen interesen araberako tailer edo eta ekintza sorta: musika, argazkilaritza, dantzak, irteerak, ardo dastatzea, e.a.

 

 Soziokulturala

Gora itzuli

Boluntariotza esparrua

 

Boluntariotzaren filosofiaz baliatuz, ekimen hauetan barneratzen den ikaslea bidezko merkataritza, kooperazio internazionala eta garapenerako heziketa bezalako alorretan formatzen eta lan egiten du.

Zehazki Haima izena duen hiru urteko proiektua proposatzen dugu:

  • 1. Urtea: 25 bat orduko ikastaroa jaso beharko da kanpus-ean solidaritatearen inguruko zenbait ekintza antolatzearekin batera.
  • 2. Urtea: Garapenerako bidean dagoen herrialderen batean kokatuko den Nazioarteko Kooperazio proiektu bat zehaztu beharko da eta bertan gauzatu, kanpus-ean solidaritatearen inguruko zenbait ekintza antolatzearekin batera.
  • 3. Urtea: Nazioarteko Kooperazioaren inguruan bizi izandako esperientziaren berri eman beharko da berau azalduz eta, ahal den neurrian, aurreko urratsak eman nahirik dabiltzan unibertsitarioei laguntza eskainiaz.

 

 boluntariotza

Gora itzuli

Ikasle Ordezkaritza esparrua

Kooperatibismoaren senean oinarrituz eta ikaslearen era bateko heziketa bilatuz, Mondragon Unibertsitateak, bere barne antolaketan parte hartzeko aukera ematen dio, ordezkaritza, erabakiak hartzen, baliabideen kudeaketa, komunikazioa sortzen, e.a… bezalako esparruetan. Helburu hau ahalbidetzeko guneak ezberdinak dira. Hona hemen adibide batzuk:

  • Klaseko delegatuak edo ordezkariak.
  • Ikasle Kontseiluko idazkaritza.
  • Kontseilu Errektoreko kide.
  • Biteri Ikastetxe Nagusiko egoiliarren ordezkaritza.
  • BIN-eko Egoiliar Kontseiluko kide.
  • BIN-eko begiralea edo monitorea.
  • Ekintza orduraduna: batzordeak, tailerrak, barne antolaketa, ekintaldiak.

 

Errepresentazioa

Gora itzuli