Zerbitzuak

Giro unibertsitarioa

MUittu Bizitza Unibertsitarioa

MUittu Mondragon Unibertsitateko ekintza extra akademikoak garatzeko eremua da. Bere helburu nagusiena pertsonak garatzeko eta gizartean esku hartzeko gai izango den mugimendu unibertsitarioa gauzatzea da.

MUittu unibertsitatearekin errotzen duten baloreak kooperatibismoa eta solidaritatea dira eta ekintza desberdinak antolatu eta lan egiteko modua, ikasleekin zehar konpetentziak lantzean datza. Bizitza Unibertsitarioa lau eremu nagusitan banatzen ditu.

Gizartean eta zehazki inguruko herrietan modu aktibo batean presente egon nahi dugu, horregatik, gure ekintzen eskaintza areagotzen laguntzen diguten hainbat enpresa, erakunde eta elkarterekin hitzarmen eta lankidetza ekimenak habian jarri ditugu.

MUittu Mondragon Unibertsitateko Kirol eta Osasun Zerbitzuak, MGEP-eko Kultura bekadunak, Ikasleen Kontseilu Sozialeko Idazkariak, Nazioarteko Harremanak eta Biteri Ikastetxe Nagusiak osatzen dute.