Ikerketa taldeak

Seinalearen Teoria eta Komunikazioak

TSC

 

Ikerketa lerro honen helburua haririk gabeko komunikazioen eta seinalearen tratamendu digitalaren ezagutzan sakontzea da, ondoren produktu eta zerbitzuetara moldatzeko. Ikerketa lerroak berrikuntza proiektuak jorratzen ditu ondorengo arloetan:

 

Haririk Gabeko Komunikazioak

Mondragon Uniberstitateko Seinalearen Teoria eta Komunikazioen (TSC) arloko Seinalearen Tratamenduko taldeak ondorengo proiektu industrialetan dihardu lanean enpresentzat:

  • Seinalearen tratamendurako algoritmoen diseinu, inplementazio eta integrazioa (FPGA eta DSP gailuetan)  komunikazio sistemei zuzenduta:
hw1
- DVB-T/T2 produktuentzat seinale tratamendua (telebista tramen prozesua, oiartzun ezabaketa, e.a.).
- Komunikazio interfazeak (zigbee, wifi, PLC, e.a.).
- Telediagnostiko eta telezerbitzurako sistema txertatuak ibilgailu, energia edo igogailu enpresentzat.
    • - TCP/IP protokoloen garapena eta integrazioa sistema txertatuetan.
Ikerketari dagokionez, ondorengo gaiak jorratzen ditu TSC lerroak:

  • Erabilzaile eta antena anizdun (MIMO) sistemak:
vp1- Transmisio tasa altuko eta konplexutasun mugatuko prekodeatzaile bektorialen diseinu eta garapena.
- Prekodikikazio eta ber-igorketa algoritmoen diseinu eta simulazioa, bai kasu lineal eta ez-linealetan, antena anizdun sistemetan.
    • - Transmisio tasaren egokipena (rate adaptation) MIMO-OFDM sistemetan.
  • Seinalearen tratamendua telebista digitaleko estandar berrietan (DVB-T2, DVB-NGH, e.a.):
rec_it-Eroale-arteko interferentzia (ICI) ezabaketa abiadura haundiko DVB hartzaile mugikorretan.
-Kanalaren estimazio algoritmoak antena bakar edo anizdun hartzaileetan.
    • -Konplexutasun baxuko detekzioa BICM-OFDM sistemetan frekuentzia-espazio kodigoekin..

 

Ikusmen artifiziala

Talde honen helburu nagusia 2D/3D ikusmen algoritmo azkarren oinarriak ikertzea da, kalkulo azkarreko plataforma eta metodologietan oinarrituta. Erabili diren teknika aipagarrienak argi estrukturatuarekin (laser-arekin) eginiko estereo-ikusmena eta laser kamara azkarrak dira. FPGA/DSPetan oinarritutako "smart camara" deitutakoak ere erabiltzen dira. Aplikazio arruntenak industri arloko ikusmena (kalitate kontrola eta materialen karakterizazioa) eta gizaki-makina iterazioa dira.

 

Seinalearen tratamendua sistema txertatuetarako

Talde honek jorratzen dituen gaiak sistema txertatuen eta seinalearen tratamenduko algoritmoen diseinua eta inplementazioa dira. Batez ere, sistema txertatuen interfaze eta hardware estruktura lantzen dute fidagarritasuna beharrezko duten produktu elektroniko eta komunikazio sistementzat.

 

KONTAKTUA

Egoitz Arruti Monasterio (earruti@mondragon.edu)

Mondragon Unibertsitatea, Loramendi 4, Aptdo.23,
20500 Arrasate - Mondragón (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 794700

Gora igo