Prozesua
Ikasturte hasieran ikasle guztiei, parte har dezaketen Mugikortasun programa desberdinak aurkezten zaizkie. Eta hauek erantzuten dutenean (aukeratutako programaren arabera), bakoitzari egokitu zaion plaza aurkeztuko zaio.
Programa bakoitza betetzen duen prozesua hurrengokoa izango da:
- Prozesu eta eskaintzaren zabalkundea.
- Ikasleek inkestak eta lehentasunak betetzen dituzte.
- Hizkuntza mailen frogak.
- Irizpide honen bitartez programa bakoitzaren partaideak hautatuko dira:
- Hizkuntza frogen emaitzak eta hizkuntzen ziurtagiriak.
- Datu akademikoak.
- Ikaslearen balorazioa.
- Helburu herrialdeen esleipena.
- Eskabideen bidaltze prozesua.
- Hautagai guztien datu akademikoen balioztatzea.
- Esleitutako herrialdera joatea.
- Dokumentazio guztia ematea.
- Prozesuaren amaiera.
