Mugikortasun programak
Sicue Programa
SICUE programaren bitartez ikasleen direkziobiko mugikortasuna sustatzen da aldebiko hitzarmenak sinatuz, ikasketa egonaldiak beste unibertsitateetan garatzeko.
Estatu mailako mugikortasuna, ezagutza handiak dituzten unibertsitateetan egonaldiak egiteko aukera dute: Valentzia, Bartzelona, Granada,...
Erasmus Programa
Programa honen bitartez, aldebiko akordioetan oinarrituz, formazio akademiko edo europar herrialdeen arteko proiektuetan ikasleek duten mugikortasun bikoitza direkzionala bultzatzen da.
- ERASMUS IKASKETAK
Programa honen bitartez GEP-MUko ikasleek, ezagutza handiak dituzten unibertsitateetan egonaldiak egiteko aukera dute: Frantzi, Polonia, Txekiar Errepublika, Finlandia, Italia, Belgika, Alemania, Herbehereak, Danimarka, Austria, Suitza,...
Egonaldi hauek bostgarren mailako seihilabete batean zehar edo ikasturte osoan zehar egin daitezke, atzerriko unibertsitatean 30 edo 60 ECTS kreditu gauzatuz. Gainera ikasleek gradu bukaerako lana atzerriko unibertsitatean gauzatzeko aukera izango dute.
- ERASMUS PRAKTIKAK
Programa honetan oinarrituz GEP - MUko ikasleek gradu bukaerako lana atzerriko enpresa edo zentru teknologiko batean garatzeko aukera izango dute.
Txina, Mexiko, Txile etab bezalako beste herrialde batzuetarako "Aldebiko unibertsitate-arteko hitzarmenen" bitartez, ikasleek herrialde hauetan gradu bukaerako lana egin ahal izango dute. ERASMUS programan parte hartzen duten ikasleekin alderatuta izango luketen diferentzia, hauek OAPEEk (Organismo Autónomo Programas Educativos Europeos) ematen duen diru laguntza ez dutela jasoko izango litzateke.
Diploma Bikoitza
Programa honen bitzartez ikasleek, urte beteko egonaldiarekin, bi unibertsitateetako tituluak eskuratzeko aukera izango dute.
- Diploma Bikoitza Master mailan: Ikasleek bi unibertsitateetako Master tituluak jasoko dituzte.
Egonaldiaren lehen urtean ikasleek Erasmus Ikasketen programan parte hartzen dute.
