GEP-MUko Ikasleen Mugikortasuna

Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-ereduak ikasleak nazioartean ikastera bultzatzen ditu; horretarako, beste unibertsitate eta erakundeekin hitzarmenak sinatuta dituelarik, eta ikerketa-sareetan parte hartzen duelarik.

Mondragon Unibertsitateko Fakultate desberdinetan bultzatzen dugu gure ikasleek gure ikastetxearen eta Estatuko, Europako nahiz beste herrialde batzuetako Unibertsitateen arteko mugikortasun-programetan parte hartzea.

Truke-programa horietan parte hartuta, prestakuntza handia lortzen dute; izan ere, modu horretan, gure ikasleek aukera dute beste unibertsitateetako gizartea eta kultura ezagutzeko. Horrela, programa hauek nazioartekoak direnez, ikasleek beste herrialde batzuk ezagutzen dituzte eta atzerriko hizkuntzen ezagutza hobetu dezakete.

Gure ikasleen Estatu mailako mugikortasuna SICUE Programaren bitartez egiten da.

Gure ikasleak, batez ere, Europako ERASMUS programaren bitartez mugitzen dira; baita nazioarteko beste Unibertsitate eta erakundeekin sinatutako beste hitzarmen espezifikoen bidez ere.

Horrela, Nazioarteko Harremanetarako Zerbitzuei esker, indarrean dauden truke-programen berri ematen dugu; halaber, ondorengo informazioa eskaintzen dugu: egonaldiak finantzatzeko laguntzen ingurukoa, ostatuari buruzko informazio osagarria, administrazio-izapideen gainekoa eta kasu bakoitzean eskatzen diren baldintza akademikoen ingurukoa.