Ikasketak

Ikerkuntza


Giltzarrirak:

  • Gure ahalmen teknologikoak gure industri sarearen  beharretara lerratzea.
  • Ezagutzaren sorkuntzan bikaintasun zientifikoa eta teknologia bilatzea.
  • Enpresaren beharretara transferentzia egiten asmatzea,
    erantzun integrala eta diziplina anitzeko ematez.

 

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren 12/13 ikasturteko ikerketa eta transferentziaren datu eta adierazlerik esanguratsuenak:

 

Ikerketa generikoa:

  • Ikerketa Generikoko Programetako sarrerak: 4,27 M€.
  • 22 doktore tesi defendatuta; 126 martxan.
  • Presentzia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta
    Lehiakortasun Sailaren 6 Etortek programatan.
  • MINECOren 12 INNPACTO proiektutan parte hartzea.
  • PZazpigarren Esparru Programan 10 proiektutan parte hartzea.
  • 32 artikulu argitaratuta Journal Citation Report-en indexatutako aldizkarietan.
  • 6 patente lortuta 11/12 ikasturtean.

 

Enpresara orientatzea:

  • Sarrerak Ikerketa Kontratuetan eta Transferentzia Proiektuetan: 7,11 M€ (aurreko ikasturtean baino %9 gehiago), I+T jarduera guztiaren %63 da.
  • Enpresek finantzatutako ikerketaren %62 epe luzerako
    lankidetza bidezko ikerketa programaren bati lotuta dago.
  • Tesien %72 enpresek finantzatuta erabat.
  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren 18 Etorgai proiektutan parte hartzea.