Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak
Deskribapena:
Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi Teknikariaren titulua Instalazio Elektroteknikoko tituluaren egokitzapen bat da eta berau ordezkatzen du. Eguneratutako ikuspegi bat du eta lanerako aukera onak eskaintzen dizkio ikasleari. Telekomunikabideetako azpiegitura komunekin eta behe-tentsioarekin erlazionaturiko konpetentziak lortuko ditu: ekipoen eta mota eta hartzaile ezberdinetako instalazioen garapena, energia berriztagarrietako sistemak barne; exekuziorako koordinazioa eta gainbegiratzea; martxan jartzea, egiaztatzea eta mantenketa lanak egitea; baliabideak optimizatzea, kalitateko, segurtasuneko eta araudiko baldintzak betetzea.
Zer ikasten da:
- Proiektuak garatzen eta instalazio elektroteknikoen muntaia eta mantentze-lanen kudeaketa eta ikuskapena egiten, behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren (BTEE) esparruan.
- Proiektuak garatzen eta energia berriztagarrietan (eguzki fotovoltaikoa, aerosorgailua ...) oinarritutako instalazio elektroteknikoen muntaia eta mantentze-lanen kudeaketa eta ikuskapena egiten.
- Telekomunikazio azpegitura komunen instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzen.
- Indarrean dagoen araudia betez, ekipo eta elementuen eta instalazioen ezaugarri teknikoak kalkulatzen.
- Instalazioaren aurrekontua egiten, alderdi tekniko eta ekonomikoak alderatzen erantzun hobe bat emateko bezeroari.
- Materialen hornitze eta biltegiratzea kudeatzen, logistika definituz eta izakinak kontrolatuz.
- Araudia jarrituz mantentze-lanak, instalazioaren baldintzak eta fabrikatzailearen gomendioak planifikatzen.
Ziklo honekin lortu daitezkeen lanpostuak:
- Sistema elektroteknikoetan teknikaria.
- Etxebizitza eta instalazioetarako behe-tentsioko elektrifikazio-sistemen proiektugile eta instalatzailea.
- Transformazio zentroetako eta erdi-tentsioko energia elektrikoa banatzeko linea elektrikoen proiektugile eta instalatzailea.
- Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektugile eta instalatzailea.
- Antenen eta etxebizitza eta eraikinetako telefonia instalazioen proiektugile eta instalatzailea.
- Kanpoko argiteriaren proiektugile eta instalatzailea.
- Eraikuntzetarako behe-tentsio eta erdi-tentsioko instalazio elektroteknikoen koordinatzaile teknikoa.
Ikasketa Plangintza
| 1. Maila | |
| MODULOAK | Ordu kop. |
|---|---|
| Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazio prozesuak | 165 |
| Instalazio elektrikoen teknikak eta prozesuak | 198 |
| Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa | 66 |
| Sistemak eta zirkuitu elektrikoak | 165 |
| Instalazio elektrikoen konfigurazioa | 198 |
| Instalazio elektrikoen muntai eta mantentze-lanen kudeaketa | 99 |
| Laneko prestakuntza eta orientabidea | 99 |
| 1.MAILAKO ORDUAK GUZTIRA | 990 |
| 2. Maila | |
|---|---|
| MODULOAK | Ordu Kop. |
| Instalazio domotikoen eta automatikoen teknikak eta prozesuak | 140 |
| Sare elektrikoen garapena eta transformazio zentroak | 160 |
| Instalazio domotikoen eta automatikoen konfigurazioa | 200 |
| Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 |
| Ingeles teknikoa | 40 |
| Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua | 50 |
| LANTOKIKO PRESTAKUNTZA (LP) | 360 |
| 2.MAILAKO ORDUAK GUZTIRA | 1010 |
| HEZIKETA ZIKLOAREN ORDUAK GUZTIRA | 2000 |
Lantokiko prestakuntza egiteko enpresak:
- FAGOR AUTOMATION, S.COOP. - Aretxabaleta
- ORONA, S.COOP.- Hernani / Bergara
- XUNZEL.- Mendaro
- INGENIERIA Y PROYECTOS ELÉCTRICOS ADUNA.- Urnieta
- ORMAZABAL. - Igorre
- AUTOMATISMOS IDF.- Arrasate
- ELEKTRA.- Vitoria-Gasteiz
- ULMA CONSTRUCCIÓN, EMBALAJE Y AGRÍCOLA, S.COOP.- Oñati
- EÓLICAS DE EUSKADI.- Vitoria-Gasteiz
