Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
Deskribapena
Heziketa ziklo honek ikaslea trebatzen du, zehazpen teknikoen bitartez, makina, prozesu eta industri aplikazioetarako neurri, kontrol eta erregulazio automatikoentzako ekipo eta instalazioak garatzeko. Honetaz gain, ikaslea gai izango da sistema automatikoen exekuzioa eta mantenimendua zuzendu eta koordinatzeko, beti ere giza baliabideak eta materialak optimizatuz, aurrez adostutako kalitate, segurtasun, normalizazio eta kostu baldintzetan.
Zer ikasten da:
-
Ekipo eta sistema automatikoen proiektuekin lotuta dauden aurreproiektuak, zehazpen teknikoak eta, orokorrean, dokumentazio guztia aztertzen.
-
Sistema automatikoen eraikuntza eta mantenimendua antolatu, gestionatu, kontrolatu eta martxan ipintzen.
-
Industri komunikazio sareak eta gune lokaleko sareak konfiguratu, inplantatu eta beraien mantenimendua egin.
-
Ekipo eta instalazioen eraikuntzarako kalitate eta fidagarritasunari buruzko zehazpenen definizioan parte hartzen.
-
Ekipo eta sistema automatikoetan dauden akats eta matxurak identifikatu eta konpontzen, dagokion fidagarritasun eta zehaztasunarekin.
-
Ekipoen mantenimendu eta sistema automatikoen enpresa txiki edo lantegiak administratzen eta kudeatzen.
Ziklo Honekin Lotutako Lanpostuak
-
Ekipo eta sistema automatikoen proiektuen definizio, azterketa eta garapeneko teknikaria.
-
Industri instrumentazioko teknikaria.
-
Prozesuen kontroleko teknikaria.
-
Industri elektrizitateko teknikaria.
-
Industri elektronikako teknikaria.
-
Industri mantenimenduko teknikaria.
-
Makina elektrikoen kontrol eta erregulazioko teknikaria.
Enpresa Motak
-
Makineria eta industri ekipoko enpresak (aterakuntzazkoak, metalgintzakoak, eraikuntzakoak, automobilgintzakoak. ehungintzakoak, etab.)
-
Ekoizpenaren zerbitzura dauden enpresak (hipermerkatuak, hotelak, aparkalekuak...)
Praktikak Garatzeko Laborategi eta Enpresak
Ikastegiko Laborategiak
-
Automatizatu Elektrikoen Laborategia
-
Mikroinformatika Laborategia
-
Programagai Automaten Laborategia
-
Elektronika Orokorraren Laborategia
-
Elektroteknia Laborategia
-
Motoreen Laborategia
-
CAD Gela
Lantokiko Prestakuntza Egiteko Enpresak
-
AUTOMATISMOS IDF, S.L. - Arrasate
-
CAF, S.A. - Beasain
-
DANOBAT, S. COOP. - Elgoibar
-
FAGOR AUTOMATION, S. COOP. - Aretxabaleta
-
FAGOR ARRASATE, S. COOP. - Arrasate
-
FAGOR ELECTRODOMÉSTICOS, S. COOP. - Arrasate
-
HIJOS DE JUAN DE GARAY, S.A. - Oñati
-
I.D.S. INGENIERÍA DE INFORMÁTICA INDUSTRIAL - Bergara
-
INGENIERÍA Y PROYECTOS ELÉCTRICOS ADUNA - Urnieta
-
LEMONA Industrial, S.A. - Lemoa
-
ORKLI, S. COOP. - Ordizia
-
ORONA, S. COOP. - Bergara
-
ULMA CONSTRUCCIÓN, EMBALAJE Y AGRÍCOLA - Oñati
-
ZAHOR, S.A. - Oñati
Ikasketa Plangintza
1. Maila
|
MODULOAK |
Ordu Kop. |
|---|---|
|
Neurketa eta erregulazio sistemak |
179 |
|
Sekuentziazko kontrol sistemak |
204 |
|
Potentziazko sistema elektroteknikoak |
241 |
|
Industri informatika |
143 |
|
Segurtasuna sistema automatikoen |
66 |
|
Ingeles teknikoa |
55 |
|
Kalitatea |
66 |
|
Lan-giroko harremanak (LGH) |
78 |
|
1. MAILAKO ORDUAK GUZTIRA |
1032 |
2. Maila
|
MODULOAK |
Ordu Kop. |
|---|---|
|
Industri komunikazioak |
95 |
|
Sistema automatikoen garapenaren |
70 |
|
Sekuentziazko sistemen garapena |
115 |
|
Neurketa eta erregulazio sistemen |
137 |
|
Administrazioa, kudeaketa eta |
92 |
|
Lan prestakuntza eta orientabidea |
74 |
|
LANTOKIKO PRESTAKUNTZA |
385 |
|
2. MAILAKO ORDUAK GUZTIRA |
968 |
| HEZIKETA ZIKLOAREN ORDUAK GUZTIRA | 2000 |
