Goi Mailako Heziketa Zikloak

Ikasketa eredua

MGEPen eskaintzen diren Heziketa Zikloen ezaugarriak

MGEPen helburuetako bat lan munduko profesionalen eskakizunei erantzutea da. Orokorrean, eskaintzen diren Heziketa Zikloek oso lan irteera onak dituzte. Tekniko kualifikatuak lortzea da helburua, bai konpetentzia teknikoei dagokionez baita zeharkakoei dagokienez ere (talde lana, komunikazioa, arazoen ebazpena,...). Zikloek goi mailako ikasketak egiteko ibilbide interesgarria eskaintzen dute. Lantokian PRAKTIKAK egiteak curriculumean garrantzi handia du: 350-400 ordu artekoak dira praktikak. Lantokiko Prestakuntza (LP) beti arlo profesionalari lotutako enpresetan egiten da.

MGEPeko Goi-mailako Heziketa Zikloen planifikazio orokorra

 

GARATU BEHARREKO IKUSPEGIA

1. maila

2. maila

1. Hiru.

2. Hiru.

3. Hiru.

1. Hiru.

2. Hiru.

3. Hiru.

Oinarrizko prestakuntza teknologikoa

*

 

 

 

 

 

Prestakuntza teknologiko espezializatua

 

*

*

*

*

 

Sormena eta Berrikuntza

 

*

*

 

 

 

Ekintzailetza eta Autoenplegua

 

 

 

*

*

 

Proiektuetan oinarritutako

Irakaskuntza

 

 

 

 

*

 

 

 

*

 

 

LP (Lantokiko Prestakuntza)

 

 

 

 

 

*

 

Planifikazioan ageri den bezala, 2. kurtsoko 2. hiruhilabetean ikasle guztiek Proiektuetan oinarritutako Irakaskuntza (POI) metodologiaren bidez proiektu bat garatzen dute. Honen helburua da konpetentzia teknikoez gain zeharkako konpetentziak ere ikastea, hala nola:

  • Talde lana
  • Komunikazio eraginkorra
  • Arazoen ebazpena
  • Sormena eta ekimena
  • Lan egoera berrietara egokitzen jakitea