Bekabide - Bekak
MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAREN DIRULAGUNTZAK GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO IKASLEEI ZUZENDUAK
2011‐2012 ikasturtean zehar Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Goi Mailako Heziketa Zikloren bat egin nahi duten ikasleei zuzenduak, ondoren zehazten den diru‐laguntzak aurreikusi ditu MGEPek:
| Eremuak | Egoerak | Diru-Laguntzen Kopuruak | ikasmaila |
|---|---|---|---|
|
A.- Familiaren (Eusko Jaurlaritzak irakaskuntza unibertsitarioetako prezio publikoetarako xedatzen dituen salbuespen eta murrizketa irizpideen arabera) |
A.1. Maila orokorreko familia ugariko kide izatea. | 150 € | 1. eta 2. mailak |
| A.2. Maila bereziko familia ugariko kide izatea. | 300 € | 1. eta 2. mailak | |
| A 3. MGEPeko ikaslea izanik, % 33ko edo gehiagoko elbarritasun maila izatea. | 300 € | 1. eta 2. mailak | |
| A.4. Ikaslearen familian (hau da, gurasoak, anaia arrebak eta familiak legez ume-ordetzat hartu dituztenak) % 65eko edo gehiagoko elbarritasun maila duen kideren bat egotea. | 300 € | 1. eta 2. mailak | |
| A.5. Ekintza terroristaren biktimek, euren ezkontideek, seme-alabek edo biktima horiek ekintza terrorista gertatu baino lehen legez umeordetzat hartutakoek. | 300 € | 1. eta 2. mailak | |
| A.6. Genero indarkeria jasan duten pertsonek eta horien semealabek. | 300 € | 1. eta 2. mailak | |
| A.7. Guraso bakarreko familiak (guraso bakarreko familiatzat joko da guraso bakarrak eta bere zaintzapean dituen bi seme-alabek osatutakoa. Halaber, guraso hori izan beharko da mantentzaile bakarra). | 150 € |
1. eta 2. mailak | |
| B.- Laguntza osagarriak | Eusko Jaurlaritzako irakaskuntza ez unibertsitarioetarako dirulaguntzak jasotzen dituzten Goi Mailako Heziketa Zikloko 1. Mailako ikasleei zuzendua. | 300 € | 1. maila |
| C.- Ikasle ohientzako diru-laguntzak | 2011-2012 aurretik MGEPen Goi Mailako Heziketa Ziklo bat burututa izanik (edo maila bereko Lanbide Heziketako beste ikasketa batzuk), 2011-2012 Goi Mailako Heziketa Ziklo bat MGEPen egiten dutenei zuzendua. |
300 € | 1. eta 2. mailak |
| D.- Langabetuentzako diru-laguntzak | Aurretik lanean ibilitako ikasleei zuzendua, baldin eta matrikula egiten denean langabezian badaude eta gutxienez 365 egun lanean aritu direla egiaztatzen badute. | 600 € | 1. eta 2. mailak |
| E.- Lana eta ikasketak uztartuz, MGEPen jarduera osagarriak egiteagatik dirulaguntzak |
Lana eta ikasketak uztartuz, MGEPen jarduera osagarriak egiten dituzten ikasleei zuzenduak. | ALECOP‐en bitartez kudeatzen dira |
|
| F.- Ikasketak ALECOPen edo beste enpresatan egindako lanarekin uztartzeagatik dirulaguntzak |
Ikasketak ALECOPen edo beste enpresatan egindako lanarekin uztartzen dituzten ikasleei zuenduak. |
||
| G.- Atzerrian egonaldiak egiteko diru-laguntzak |
Lantegiko modulua atzerrian egiteko hautatutako ikasleei zuzenduak. (Zenbateko ezberdinak Erasmus programa eta beste dirulaguntzen subentzioen arabera). |
2. maila | |
Programaren iraunaldia: 2011‐2012 eta 2012‐2013 ikasturteak
BATERAZINTASUNAKLehena.‐ Diru‐laguntza guztiak bateraezinak izango dira, A.1 eta A.7 izan ezik, bi hauek bata besteari metatu ahal
izango baitira; eta G diru laguntza beste edozeini metatu ahal izango dena.
kopuru handieneko diru‐laguntza emango da.
hauek eskatzeko epea zein izango den eta ekarri beharreko egiaztagarriak jakinaraziz.
Bekabide
Esandakoaz gain, BEKABIDErekin ordainketak zure posibilitate ekonomikoetara egokitu ahal izango dituzu, ikasketak ez daitezen zama ekonomikoa izan zuretzat edo zure familiarentzat. Arazo ekonomikoez arduratu gabe ikasi nahi baduzu, diru‐sarreren zein gastuen plangintza egingo dizugu.
Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.
Goi Eskola Politeknikoa
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
E-mail: ilamariano@mondragon.edu
Tfo. 943 712203
