Albisteak
Lauaxetako udalekuetako gazteek MU bisitatu dute
2012/07/23
Uztailaren 11 eta 16an, Lauaxeta ikastolak antolatutako udalekuetatik 10 eta 14 urte bitarteko 41 neska-mutiko Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan zientzia eta teknologiarekin jolasean aritu dira. Besteak beste, ikusmen artifiziala, robotika, Android mugikorrak, material mekanikoa, fluidoak eta fisikaren inguruko gaiak landu dituzte modu dibertigarri batean. Ekintza hauek Mondragon Goi Eskola Politeknikoko telekomunikazio, informatika eta mekanikako laborategietan egin dituzte.
