Orientazio Kooperatiboa M.U.ko ikasleentzat

2010/03/09

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak MONDRAGONekin elkarlanean, hasiera eman die errealitate kooperatiboari buruzko hitzaldiei. Hitzaldi hauek unibertsitatean emango dira Ingeniaritzako 5. mailako ikasleentzat, beraien formazio jardueraren osagarri gisa.

 Joan zen ostiralean Josu Ugartek, MONDRAGONeko Berrikuntza eta Nazioarteratze Zuzendariak, eman zuen hitzaldia.