Albisteak

Ongi etorri Eskolako ikasle berriak

2017/09/06

Irailak 6 eta 8 bitartean Ingeniaritza Graduetako lehen mailako 394 ikasle berriak gure artean izango ditugu Goi Eskola Politeknikoaren Arrasateko, Orona-Ideoko eta Goierriko kanpusetan. Hiru egun hauetan hainbat aktibitate izango dituzte bai Eskolaren antolamendua eta baita ikasketa ereduaren nondik norakoak ezagutu ahal izateko.

Besteak beste, lehen egunean eta beroketa ariketa gisa, beraien ikasketa plangintzako lehen erronkari aurre egin behar izan diote. Taldeka 25,4 zentimetroko altuerako dorre bat eraiki behar izan dute kolore desberdinetako kartulina zatiak eta clipak bakarrik erabilita. Helburua da dorre horrek adreilu baten pisua eustea, 20 segunduz gutxienez, eta dorrearen kostua ahalik eta bajuena izatea. Horretarako, erabilitako materialeek koste jakin bat dute eta kartulinak tolestu bakarrik egin daitezke. 5 minutu izan dituzte diseinua egiteko eta 25 minutu dorrea eraikitzeko.

Datozen lau urteotan hau izango da beraien egunerokotasuna eta PBL gure hezkuntza ereduaren muina: taldean lan eginez jaso dituzten ezagutzak praktikara eramatea arazo jakin bati irtenbide bat aurkitzeko.

Ongi etorri etorkizuneko ingeniariak.

ikasle talde bat adreiluaren rronka gainditzen

ikasle talde bat adreiluaren rronka gainditzen