Mikrofabrikazioko Teknologiak Mondragon Unibertsitatean.
Joan den ekainaren 30ean, MICINNeko arduradunak bertan zirelarik, Micromanufacturing izeneko Proiektu Berezi eta Estrategikoaren klausura saioa egin zen; proiektua Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak gidatu du, eta maila nazionaleko 23 erakundek parte hartu dute. Aurrekontua 10 milioi euro baino gehiago izan da, eta zati bat Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatu du eta FEDER fondoekin kofinantzatu da.
Proiektuaren ondorioak oso positiboak izan dira, eta nabarmentzen da zenbait mikrofabrikazio teknikatan egin den jauzi teknologikoa, hala nola mikrofresaketan, laser bidezko mikromekanizazioan, mikroelektroerosioan, mikrokonformazioan, metal injection moulding-ean eta plastikoen mikroinjekzioan. Halaber, proiektuan mikrofresaketako eta laser bidezko mikromekanizazioko bi makina berri garatu dira, kasu horretan Ideko Zentro Teknologikoak gidatuta. Berrikuntza horietako asko gure industri sareko hainbat enpresatan aplikatuta aurki daitezke gaur egun.
Garatutako ahalmenen adibide gisa, Mondragon Unibertsitateak mikrofresatutako arkatz mina bat erakutsi zen, baita giza ile bat ere, Micromanufacturing-en logotipoarekin, Madrilgo Unibertsitateko Politeknikoko Laser Zentroak zulatuta.
