Albisteak

John R. Miller Doktore eta katedratikoa Eskola bisitatzen izan genituen joan den astean

2017/07/05

John R. Miller, JME enpresaren sortzaile eta presidentea, mundu mailako erreferentea da superkondentsadoreen arloan. 1989an JME enpresa sortu zuenetik kondentsadore elektrokimikoen arloan hainbat produktu garatu eta merkaturatzen lagundu du, gaur egun erabilera komertzial eta medikuetarako eskuragai daudenak.

Koneikako Javier Baztan eta Eskolako José Miguel Campilloren eskutik John R. Miller eta bere lankide eta emazte den Dr. S.M. Buttler-ek Eskolara egin zuen bisitan Eskola Politeknikoko hainbat laborategi bisitatu zituzten, hala nola, energia metagailuena eta potentziako elektronikarena, besteak beste. Jon Andoni Barrena eta Jose Maria Canales irakasle-ikertzaileek gidatutako bisitan bi ikerlariak oso gustura ibili ziren eta iritzi oso positiboa jaso zuten Eskolako baliabide tekniko eta bertan egiten diren ikerketa eta lanen inguruan. Eskola bisitatu ostean, Mondragon Componentes-eko Stirling zentroa ere bisitatzeko aukera izan zuten.

Bi ikerlariak Euskal Herrira etorri dira CIC Energigunek antolaturiko POF 2017 kongresuan parte hartzera. Bertan, superkondentsadoreen inguruko hitzaldi bat eskeini zuen "Electrochemical capacitor material performance assessment" (kondentsadore elektrokimikoen materialeen errendimenduaren kalkulua) titulupean.

Dr. John R. Miller eta Dr. S.M. Buttler Mondragon Goi Eskola Politeknikoko laborategietan

Dr. John R. Miller eta Dr. S.M. Buttler Mondragon Goi Eskola Politeknikoko laborategietan