Albisteak

Izaera ekintzailea duten gazteen bila gabiltza… etorkizuna elkarrekin eraikitzeko!

2017/04/10

ISEAk eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!) ekimenaren edizio berria bat jarri dute abian.

E3! proiektuak, hein batean, hauxe adierazten du: Euskadin badagoela lanik gabeko gazteek osatutako giza kapital garrantzitsu bat goi mailako prestakuntza tekniko eta unibertsitarioa duena eta esperientzia ekintzaileen protagonista izateko moduan dagoena.

Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimenak, hain zuzen, pertsona horiei

  • Egituratutako prozesu batean parte hartzeko aukera eskaintzen die.
  • Proiektu horretan ebaluatu egiten da, arlo teknikotik eta merkatuarenetik, enpresek epe laburrera negozio aukerak sortzeko aurkezten dituzten proiektuen egingarritasuna.
  • Proiektu horiek, oinarri teknologikoa duten ekintzailetza proiektuen bidez gauzatzeko modukoak dira.
  • Protagonistak, berriz, prestakuntza tekniko handiko gazte langabeak dira.
  • Kontua da gazte horiek beren gaitasun espezifikoak erabiltzea teknologia nahiz merkatu arloko erronka jakin bati erantzuteko. 

E3! ekimenaren birtualtasuna hauxe da: prozesu sinergiko eta egituratu baten barruan, gazte tituludunen jarduera ekintzailea eta enpresen ekintzailetza prozesuak bateratzea.

Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimenaren 3. edizioa Europako Gizarte Funtsak finantzatuko du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Enpleguaren 2014-2020 aldirako Programa Operatiboaren barruan.

E3! ekimena zabalik dago lan barik dauden gazte tituludunek eta ekintzailetzarekin konprometituta dauden MONDRAGONeko enpresek libreki parte har dezaten. Hona hemen E3! ekimenean parte hartzerakoan enpresek hartzen dituzten konpromisoak:

  • E3! ekimenaren barruan garatzeko moduko negozio berrien proiektuak proposatzea.
  • Enpresa ekimen berri bat plazaratzeko prozesuaren barruan, sustatzaile bat edo gehiago gidatzen jardungo duten senior langileak jartzea begirale gisa.
  • Sustatzailegaien artean hautaketa egiteko elkarrizketetan parte hartzea.
  • Enpresek beren instalazioetan hartzea sustatzaileak.
  • Proiektuaren aurrerapen partzialak aurkezteko saioetara eta proiektuen amaierako aurkezpenetara joatea.

E3! proiektuan parte hartu nahi duten pertsonek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Lan barik egotea eta Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emanda edukitzea.
  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago edukitzea.
  • Unibertsitateko titulu ofiziala edukitzea, edo lanbide heziketako titulua, maila ertainekoa edo goi mailakoa.

Hona hemen E3! prozesuan parte hartzerakoan pertsonek hartzen dituzten konpromisoak:

  • 6 hilabetean E3! proiektuan dedikazio osoz jardungo dutela ziurtatzea.
  • Sustatzaileak enpresa baten instalazioetan lan egingo du, begirale moduan jardungo duen senior baten gidaritzapean.
  • Gazte sustatzaileek “Negozio berrien abiarazlea” garapen metodologiari buruzko saioetara joan beharko dute (lanaldi erdi 15 egunean behin).
  • Bai aurrerapen partzialak aurkezteko saioak bai proiektu amaierako aurkezpena, prozesuan inplikatutako enpresen eta erakundeen ordezkarien aurrean egingo dira.

Hona hemen gazte ekintzaileak kontratatzeko oinarrizko baldintzak:

  • Enpresek hautatuko dituzte sustatzaileak; horretarako, Curriculum Vitaeak aztertzeaz gain, hautagaiei elkarrizketak egingo dizkiete.
  • Sustatzaile batek bere proiektua zein enpresatan landuko, bada enpresa horrexek egingo dio kontratua.
  • Izenpetuko diren kontratuak aldi baterakoak izango dira, sei hilabeterako.
  • Europako Gizarte Funtsak finantzatuko ditu bai soldata gordinei bai Gizarte Segurantzarako kotizazioari dagozkien gastuak.

ISEAk eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak uste dute E3! prozesua lagungarria izango dela ekimen honetara hurbiltzen diren gazteentzat arlo hauetan:

  • Esperientzia eta gaitasuna hartzea, ekintzailetzako benetako esperientzietan protagonismoa hartuz.
  • Negozio berrien sustapenarekin konprometitutako enpresetara sartzea.
  • Negozio berriak sustatzeko grina eta kezka berbera duten beste pertsona batzuk ezagutzea.
  • Eta, beharbada, beren ibilbide profesionala bideratzeko aukera, etorkizun oparo baterako ahalmena duten enpresa ekimenetan parte hartuz.

E3! ekimenean parte hartzeko prest dauden gazteak erakartzeko prozesua abian da dagoeneko. Interesa dutenek honako hau egin behar dute:

  1. E3! proiektuan parte hartu ahal izateko ezarrita dauden baldintzak betetzen dituztela egiaztatu.
  2. Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emateko izapidea egin.
  3. Curriculum Vitaea helbide elektroniko honetara bidali: 

Ez galdu aukera eta hartu ezazu parte hartu… Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! Eraiki etorkizuna gurekin!

Europako Gizarte Funtsa. Gazte Enpleguaren gaineko Ekimena

Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! Construye con nosotros el futuro!

Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! Construye con nosotros el futuro!