Mondragon Unibertsitatea INITIATIVE SESSION tailerrean
2012/02/14
Ekitaldia Donostiako San Telmo Museoan egin zen eta Gipuzkoako goi mailako ikasketak egiten ari diren ikasleek parte hartu zuten, unibertsitatekoak eta lanbide heziketakoak.
Joan zen otsailaren 9an, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Industria Antolakuntza Ingeniaritza Graduko 3.mailako ikasleek, GAZEk antolatutako Initiative Session 3.0 i-lab tailerrean parte hartu zute.
INITIATIVE SESSION 3.0 i-lab tailerraren helburua berrikuntza eta sormena sustatzeko laborategiko metodologiak ezagutzea izan da. Gainera, ikasleek zeharkako konpetentziak ere landu dituzte, hala nola, talde lana, komunikazio eraginkorra eta auto-ebaluaketa.
