Albisteak

Enpresa Sortu, oinarri teknologikoa duten enpresak sortzen laguntzeko ekimena, martxan

2017/04/12

Oinarri teknologikoa duen negozio ideia berritzaile bat baduzu, ideia hori gauzatzera lagundu nahi zaitugu. BIC Gipuzkoa Arrasate-Saiolanek, Mondragoneko Zustapen Zentruak eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak indarrak batu ditugu “Enpresa Sortu” ekimenaren bigarren edizioa martxan jartzeko. Ekimen honen helburua da profil teknologikoa eta berritzailea duten negozio aktibitate berrien sormena bultzatzea.

Enpresa Sortu ekimenaren bultzatzaileok gehienez 3 proiektu aukeratu eta bultzatuko ditugu aurkezten zaizkigun guztien artetik. Hauek 10 hilabeteko iraupena duen beka bat jaso ahal izango dute empresa proiektua garatzeko. Beka hau, gehienez, 6.000 €-koa izango da, pertsonako. Gainera, beste hainbat laguntza ere izango dituzte eskura, hala nola, 2.000 € eta 5.000 € arteko dirulaguntza jasotzeko aukera proiektuaren gastu operatiboak finantzatzeko, tutoretza zerbitzua, finantzaketa gehigarria lortzeko laguntza, BIC Gipuzkoa-saiolanen egoitzan tokia empresa proiektua garatu ahal izateko, garapen teknlogikoa amaitzeko 10.000 € arteko finantziazio aukera, MGEPeko Karrera Amaierako Proiektu bat proiektua laguntzera bideratzea, MGEPeko laborategi eta azpiegiturak erabiltzeko aukera eta Laguntza teknikoa jasotzeko aukera MGEPeko irakasleen eskutik, besteak beste.

Trukean, aukeratuak diren proiektuek eta bekak jasotzen dituzten persona edo eta taldeek proiektuaren garapenari %100eko dedikazioa eskaini beharko diote eta, enpresa proiektua amaitzerakoan hau bideragarria bada, profesionalki jarduera berria martxan jarri eta ustiatzeko lan egiteko konpromesua hartzen dute.

Ekimena 2016-2017 ikasturtearen hasieratik dago martxan eta proiektuak aurkeztu ahal izateko epea 2017ko uztailararte dago zabalik, ikasturte amaiera arte.

Informazio gehiago jasotzeko bisitatu ezazu ekimenaren web horria edo idatzi posta elektroniko helbidera.

ANIMATU ZAITEZ. IDEIA BAT BADAUKAZU EZ ZAZU AUKERA GALDU!

Oinarri teknologikoa duen negozio ideia berritzaile bat baduzu, utzi gaitzau laguntzen

Oinarri teknologikoa duen negozio ideia berritzaile bat baduzu, utzi gaitzau laguntzen