Elikaduraren sektoreko japoniar enpresen ordezkariak MUn.
DGI eta MIYAGI, elikaduraren sektoreko japoniar kooperatibetako ordezkariek, Mondragon Unibertsitatea bisitatu dute ULMA Packaging-eko Mikel Kortabitartek lagunduta. Bisitaren helburua unibertsitateko hezkuntza eredua, nazioarteko programak eta unibertsitateak enpresekin duen harremana ezagutzea izan da.
Cecilio Ugarte, Industria Elektronikako Ingeniaritza Graduko Koordinatzaileak, ikasketetako lehen urtean ikasleek egiten dituzten seihileko proiektuak aurkeztu dizkie.
Bisita honen ekimena, japoniar enpresa hauek eta ULMA Packagingek duten harremanetik sortu da.
