Industri Diseinua Sarean
Proiektua 2Dko eta 3Dko programen bidez diseinu mekanikoa egitean datza. Berrikuntza pedagogikoan oinarritutako erremintak baliatzen ditu, hala nola, PBL, IDEAL eta talde lana, baita tresna teknologiko berritzaileenak ere: bideokonferentzia, Skype, Google Docs, WebEx, Moodle eta sare sozialak, kasu.
Hauek dira parte hartu zuten ikastetxeak: Txorierri, Somorrostro, Maristak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Miguel Altuna, La Salle Berrozpe, Diocesanas, Jesus Obrero eta IT Miranda. Etxe-Tar enpresaren eta HETEL LHko ikastetxeen elkartearen laguntza ere jaso dute partaideek.
