Biteri Ikastetxe Nagusia “Gizarte aurrerapen iraunkorreko berrikuntzak” XVII. Kongresuan parte hartu du
Eusko Ikaskuntzak Gazte Foro bat jarri du martxan. Foro honen helburua gazteek Gizarte aurrerapen iraunkorreko berrikuntzen inguruan hausnartzea da.
Mondragon Unibertsitateak, ikasleak kongresu honetan parte hartzera bultzatu ditu Ikastetxe Nagusiko HAIMA taldearen bidez.
HAIMA taldea bidezko merkataritza eta garapenerako hezkuntza bezalako gaietan formatzen aritu da, hurrengo udan, GKE batekin Erdialdeko Amerikako herrialde txiro batean nazioarteko kooperazio esperientzia bat bizi ahal izateko.
Hau guztiagatik parte hartuko du HAIMA taldeak foro honetan, non gainontzeko unibertsitateetako ikasleekin batera “Gizarte Solidarioa” gaia landu eta eztabaidatuko duten.
http://gaztea.euskonews.com/0511zbk/gaia51105.html
http://gaztea.euskonews.com/0512zbk/gaia51208.html
